Ehunmiliak probako bi etapa egingo dituzte mendizaleek asteburuan
Arrastaka mendizale elkarteak Ehunmiliak probako bi etapa egiteko aukera emango du larunbatean eta igandean. Pasa den asteburuan egin zituzten ibilbideko aurreneko bi zatiak, eta datorrenean, hiru eta laugarren etapak egingo dituzte. Larunbatean, Azpei...
Arrastaka mendizale elkarteak Ehunmiliak probako bi etapa egiteko aukera emango du larunbatean eta igandean. Pasa den asteburuan egin zituzten ibilbideko aurreneko bi zatiak, eta datorrenean, hiru eta laugarren etapak egingo dituzte.
Larunbatean, Azpeitiatik Tolosara arteko 25 kilometroko zatia egingo dute. Tartean, Gazume, Zelatun eta Ernioko gaina pasako dituzte. 07:50ean aterako dira Beasaingo anbulatorioko aparkalekutik. Antolatzaileek, puntualtasuna eskatu dute.
Hurrengo etapa berriz, igandean egingo dute, Tolosatik Larraitzera arteko 20 kilometroko zatia. Ollaun gainaren albotik pasata, Otsabioko mendi hegalak eta Altzoko harrobia pasako dtuzte. Bedaioko errepidera jaitsi eta Amezketatik barrena joango dira Larraitzeraino. Irteera 07:40an izango da, Beasaingo tren geltokitik.
Izena emateko eguna, bihar
Irteera horietan parte hartu nahi dutenek, bihar, osteguna, eman behar dute izena, 18:30etatik 20:30era, Arrastaka elkartearen lokalean. Bestela, ordu horretan 646 85 56 20 telefono zenbakira dei daiteke. Elkartekoek azaldu dutenez, irteera horietan parte hartzeko derrigorrezkoa da federatu txartela izatea.
Mendizale bakoitzak, egun osorako janaria eta edaria eraman behar du, eta mendian ibiltzeko jantzi eta oinetako egokiak. Bastoi teleskopikoak eta aldatzeko arropak eta oinetakoak eramateko gomendioa ere luzatu dute Arrastakakoek.













