Ibilaldi luzea egingo dute larunbatean, hilak 12, Ordiziako Mendizaleak elkartekoek. Ordiziatik Debara joango dira, aurrez Murumenditik, Beizamatik, Azpeitiatik eta Itziartik pasa ondoren. Ordu askoko ibilaldia denez, 05:00etan abiatuko dira Ordiziatik.
Haurreskolak partzuergo publikoaren baitan Goierrin dauden 18 haur eskoletan matrikulazio garai bete-betean daude. Maiatzaren 2an zabaldu zieten gurasoei haurrak apuntatzeko epea, eta ostiralean bukatuko da, hilaren 11n. Hamazazpi udalerritan daude gaur egun haur eskola publikoak, hemezortzi guztira —Legazpin bi daude—. Haur eskoletan izena emateko hamabostaldi ofiziala aste honen hondarrean bukatuko da, etzi. Eskabideak eta beharrezko dokumentazioa haurtzaindegietan utzi behar dute gurasoek. Ondoren, onartutakoen behin-behineko zerrendak ekainaren 15ean argitaratuko ditu partzuergoak. Helegiteen tartea igarota, behin betiko zerrendak ekainaren 25ean jakinaraziko dituzte, eta aste horretan egin beharko da matrikula formalki. Aurrematrikularen epearen ondoren jaiotako haurren kasuan, gero egin dezakete. Orokorrean %72,2ko betetze maila dute, 2011-12 ikasturteari dagozkion datuen arabera. Egoerak oso desberdinak dira, ordea, herririk herri. Baita haur eskola bakoitzaren barruan ere, adinaren arabera banatutako gelen artean batzuk beterik dauden bitartean, ondoko aretoa irekita mantentzeko lain doi-doi baitute zenbaitzuek. Ezkio-Itsasokoa eta Ormaiztegikoa dira eskainitako plaza guztiak beteta dituzten Goierriko haur eskola bakarrak. %90eko okupazio tasatik gora beste lau herritakoak daude: Ataun, Legazpi, Zaldibia eta Zegama. Kontrako erpinean, betetze maila baxuena Gabiriakoak du (%30), eta tokien erdiak baino gehiago hutsik dituzte beste bost herritan ere (Gaintza, Itsasondo, Mutiloa, Olaberria eta Segura). Etorkizun hurbilari begira kezkati dira, batez ere biztanle gutxiko herrietan. Gutxieneko haur [...]
Ordiziako Oianguren institutuko ikasle eta irakasle talde bat Galesko Llandudno herrian izan zen joan den astean, bertako Ysgol John Bright ikastetxean astebetera pasatzen. Worbiseko (Alemania) beste ikasle eta irakasle talde bat ere izan zen Galesen, Comenius proiektuaren barruko 2. zatiko Europar puzzlearen puzzle zati harrigarriak egitasmoa bukatu eta Europar aldizkari gaztea osatzearekin bat. Europako klimaren eta geografiaren ezaugarriak; Europar Batasuneko historia eta garapena, eta Europako instituzioak; eta euroaren eragina izan ziren, besteak beste, landutako gaiak. Aldizkaria osatzeko talde lana eta elkarlana bultzatu zuten, teknologia berrien erabilera sustatzearekin bat. Bidaia Loiuko aireportuan hasi zen –”urduritasun puntu batekin”– baina Manchesterrera iritsi bezain pronto “ilusioa eta baikortasuna” nagusitu zen ikasle eta irakasleen artean. Llandudnora heldu zirenerako, ingelesa zen talde guztien ahotan zegoen hizkuntza. Ysgol John Bright ikastetxean aldizkaria osatzeko bi egun pasa ondoren, hango inguruak ezagutzeko aukera izan zuten. Gales iparraldean dagoen herri hori Euskal Herriaren tankerakoa da, berde-berdea da, eta mendiak eta itsasoak bat egiten dute. Hurrengo urtean jarraipena Aurtengo ikasturteko bidaiak bukatu dira, baina oraindik ere datorren urterako “lan asko” dute egiteko, irailean hasiko baita Comenius proiektuaren bigarren urtea. 2012-2013 ikasturtean 4. DBHko eta Batxilergoko 1. mailako ikasleak izango dira protagonistak. Galesko eta Alemaniako ikasleak Ordiziara etorriko dira abenduan, eta Oiangurengoak [...]
Goierriko museon eta eskaintza turistikoaren berri zabaltzeko asmoz, «museoak kalera» aterako dituzte asteburuan. Ordizian Ertaroko Azoka egingo dutela aprobetxatuz, Goierriko Museon Azoka ere egingo dute bertan; Barrena parean, bost haima edo postu jarriko dituzte, eskualdeko baliabide turistikoen inguruko informazioa emateko. Beasaingo Igartza jauregian eman zuten atzo, astebururako antolatutako ekimenaren berri. Igor Eguren Goiturreko lehendakariak azaldu zuenez, «tokian tokiko museo eta interpretazio zentro horiek ezagutzen ditugu, baina antolakuntza aldetik, batasun bat eta osagarritasun bat dagoela erakusteko beharra ikusten zen». Hori dela eta, eskualdeko eskaintza osoa azoka bakar batean erakutsi nahi izan dute, eta horretarako, Ordizian asteburuan egingo den Ertaroko Azoka aprobetxatuko dute. Niko Osinalde Goiturreko teknikariak, azoka bere testuinguruan kokatu nahi izan zuen aurrena. Batetik, hilaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna izango dela gogorarazi zuen, eta bestetik, bihartik igandera, Barakaldoko BECen Expo Vacaciones azoka ospatuko dela. Horrek, «Euskal Herri mailako promozioa» egiteko aukera ematen duela uste du. Goierriko Museon Azokari dagokionez, ekimen horren atzean duela zenbait urte antolatu zuten Etxetik museora ekimena dagoela esan zuen, baina aurten, beste pauso bat eman eta Museoak kalera atera nahi izan dituzte. Osinaldek azaldu zuenez, «Goierriko Turismoaren Azoka izena jarri diogu, ez baitira museoak bakarrik». Hala, eskualdeko jatetxeen, zerbitzu turistikoen eta alojamenduen gaineko informazioa ere emango dute. Larunbatean bost haima edo postu jarriko dituzte Ordiziako Nikolas Lekuona plazan, Barrena parean. Turismo baliabideen [...]
Gaintzako baserritarrek datorren asteartean, maiatzak 15, ospatuko dute San Isidro zaindariaren eguna. 20:00etan meza izango da, eta gero afaria Kale-Txiki jatetxean. Zeberio eta Mañukorta bertsolariak ariko dira kantuan, afal ondoren. Afaritara joan ...
Atzoko kontua zen VRAC Quesos Entrepinares eta Ampo Ordiziaren arteko finala ikusteko sarrerak Pepe Rojo zelaian erosi beharko zirela larunbatean bertan, baina gaurko kontua da 1.500 sarrera Ordiziara ekarriko dituzte, eta bihar eta etzi artean erosi a...
LHko ikasleek, euren kideei eta gurasoei ikuskizuna eskainiko diete lau saiotan; gaur izango dira azkenak
Olaberrian II. Garagardo Festa ospatuko dute asteburu honetan, ostiralean zein larunbatean. Bihar 19:30ean garagardo dastaketa izango da, Arkupe elkartean. Kultur asteko kurtsoan artisau eran ekoitzitako hiru edari probatuko dituzte, adituen azalpeneki...
Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegia handitzeko obretan erabilitako garabia kendu egingo dute bihar, osteguna. Desmuntatze lanak egin ahal izateko, kiroldegi aurreko kale-bidea itxi egingo du udaltzaingoak. Bihar 08:00etatik aurrera ezingo da autoareki...
Arrastaka mendizale elkarteak Ehunmiliak probako bi etapa egiteko aukera emango du larunbatean eta igandean. Pasa den asteburuan egin zituzten ibilbideko aurreneko bi zatiak, eta datorrenean, hiru eta laugarren etapak egingo dituzte. Larunbatean, Azpei...
Itsasondoko Urkia auzoan asteburuan ospatu zituzten Gurutze festetan, zozketa egin zuten igandean, jaiak antolatzen laguntzeko errifak saldu ondoren. 213-G zenbaki-letradun txartelaren jabeak du saria, antxume bat. Bertan zegoen zorteduna.