Ligako finalerako sarrerak bihar eta etzi erosi ahal izango dira
Atzoko kontua zen VRAC Quesos Entrepinares eta Ampo Ordiziaren arteko finala ikusteko sarrerak Pepe Rojo zelaian erosi beharko zirela larunbatean bertan, baina gaurko kontua da 1.500 sarrera Ordiziara ekarriko dituzte, eta bihar eta etzi artean erosi a...
Atzoko kontua zen VRAC Quesos Entrepinares eta Ampo Ordiziaren arteko finala ikusteko sarrerak Pepe Rojo zelaian erosi beharko zirela larunbatean bertan, baina gaurko kontua da 1.500 sarrera Ordiziara ekarriko dituzte, eta bihar eta etzi artean erosi ahal izango direla Ordiziako lau tabernatan (Sugaar, Olano, Illunpe eta Amonane). Hamar euroan jarriko dituzte salgai. Hamalau urtez azpikoek ez dute sarrerarik erosi beharrik izango.
Bestalde, Valladolidera joateko autobusak Ordiziako Florida Tours bidaia agentzia ari da antolatzen. Bi aukera eskaintzen ari dira: goizetik joatea –09:00etan abiatuta– edo eguerdian abiatzea zuzenean partidara joateko –13:30-. Informazioa gehiago: 943 10 62 70.













