Oianguren institutuko ikasle eta irakasle talde bat Galesen izan da
Ordiziako Oianguren institutuko ikasle eta irakasle talde bat Galesko Llandudno herrian izan zen joan den astean, bertako Ysgol John Bright ikastetxean astebetera pasatzen. Worbiseko (Alemania) beste ikasle eta irakasle talde bat ere izan zen Galesen, Comenius proiektuaren barruko 2. zatiko Europar puzzlearen puzzle zati harrigarriak egitasmoa bukatu eta Europar aldizkari gaztea osatzearekin bat. Europako klimaren eta geografiaren ezaugarriak; Europar Batasuneko historia eta garapena, eta Europako instituzioak; eta euroaren eragina izan ziren, besteak beste, landutako gaiak. Aldizkaria osatzeko talde lana eta elkarlana bultzatu zuten, teknologia berrien erabilera sustatzearekin bat. Bidaia Loiuko aireportuan hasi zen –”urduritasun puntu batekin”– baina Manchesterrera iritsi bezain pronto “ilusioa eta baikortasuna” nagusitu zen ikasle eta irakasleen artean. Llandudnora heldu zirenerako, ingelesa zen talde guztien ahotan zegoen hizkuntza. Ysgol John Bright ikastetxean aldizkaria osatzeko bi egun pasa ondoren, hango inguruak ezagutzeko aukera izan zuten. Gales iparraldean dagoen herri hori Euskal Herriaren tankerakoa da, berde-berdea da, eta mendiak eta itsasoak bat egiten dute. Hurrengo urtean jarraipena Aurtengo ikasturteko bidaiak bukatu dira, baina oraindik ere datorren urterako “lan asko” dute egiteko, irailean hasiko baita Comenius proiektuaren bigarren urtea. 2012-2013 ikasturtean 4. DBHko eta Batxilergoko 1. mailako ikasleak izango dira protagonistak. Galesko eta Alemaniako ikasleak Ordiziara etorriko dira abenduan, eta Oiangurengoak [...]
Ordiziako Oianguren institutuko ikasle eta irakasle talde bat Galesko Llandudno herrian izan zen joan den astean, bertako Ysgol John Bright ikastetxean astebetera pasatzen. Worbiseko (Alemania) beste ikasle eta irakasle talde bat ere izan zen Galesen, Comenius proiektuaren barruko 2. zatiko Europar puzzlearen puzzle zati harrigarriak egitasmoa bukatu eta Europar aldizkari gaztea osatzearekin bat.
Europako klimaren eta geografiaren ezaugarriak; Europar Batasuneko historia eta garapena, eta Europako instituzioak; eta euroaren eragina izan ziren, besteak beste, landutako gaiak. Aldizkaria osatzeko talde lana eta elkarlana bultzatu zuten, teknologia berrien erabilera sustatzearekin bat.
Bidaia Loiuko aireportuan hasi zen –”urduritasun puntu batekin”– baina Manchesterrera iritsi bezain pronto “ilusioa eta baikortasuna” nagusitu zen ikasle eta irakasleen artean. Llandudnora heldu zirenerako, ingelesa zen talde guztien ahotan zegoen hizkuntza. Ysgol John Bright ikastetxean aldizkaria osatzeko bi egun pasa ondoren, hango inguruak ezagutzeko aukera izan zuten. Gales iparraldean dagoen herri hori Euskal Herriaren tankerakoa da, berde-berdea da, eta mendiak eta itsasoak bat egiten dute.
Hurrengo urtean jarraipena
Aurtengo ikasturteko bidaiak bukatu dira, baina oraindik ere datorren urterako “lan asko” dute egiteko, irailean hasiko baita Comenius proiektuaren bigarren urtea. 2012-2013 ikasturtean 4. DBHko eta Batxilergoko 1. mailako ikasleak izango dira protagonistak. Galesko eta Alemaniako ikasleak Ordiziara etorriko dira abenduan, eta Oiangurengoak Alemaniara joango dira ikasturte bukaeran.














