2012n ia milioi bat euroko aurrekontua izango du Urola Garaiko Mankomunitateak
Urola Garaiko Mankomunitateak 977.948 euroko aurrekontua onartu du 2012 jardunaldirako. Hiru dira, aurtengo ikasturtean Mankomunitatetik bultzatuko dituzten eskualde mailako proiektu nagusienak, hezkuntza alorrekoa bat, berdintasuna sustatzekoa bestea, eta eskualdeko zerbitzu publikoen erabilera optimizatzekoa, azkena. Atzo arratsaldean bildu zen Urola Garaiko Mankomunitateko exekutiba, eta hau osatzen duten lau udalerrietako zinegotzi gehienak Legazpiko udaletxean. Bost puntuko gai zerrenda aurkeztu zuten bildutakoen artean. Punturik garrantzitsuena, 2012ko aurrekontuari onarpena ematekoa zen. Aurreikusitako sarrerak Oihane Zabaleta Urola Garaiko Mankomunitateko lehendakariak izan zuen aurrekontuen nondik norakoak azaltzeko ardura. Sarreren eta gastuen arteko «aurrekontu orekatu bat» osatu dutela azaldu zuen. Guztira, 977.948 euro suposatuko dituena. Diru sarrerei dagokienez, mankomunitatearen iturri nagusienak zeintzuk diren argitu zuen hasteko: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta udalak. Jaurlaritzak eta aldundiak mankomunitateari emango dizkioten diru laguntzen artean, garatuko den berdintasun planari zuzendutakoak nabarmendu zituen. «Emakundetik %43ko eta aldunditik %27ko igoera izango dugu aurten», argitu zuen. Udalek, mankomunitateari egiten dioten ekarpena, aldiz, %8 jaitsiko da. Guztira, 649.000 euro. Udaletxe bakoitzak eman beharrekoa biztanle kopuruaren araberakoa izango da. Gastuen atalari erreparatuta, berriz, aurten aurrera eramango diren hiru proiektu nabarmendu zituen, batez ere. Ikasturte honetan garatu nahi den berdintasun plana da aipatu zuen lehenengoa. «Mankomunitateak 38.000 euro bideratuko ditu honetara», esan zuen, «eta beste 49.000 [...]
Atzo arratsaldean bildu zen Urola Garaiko Mankomunitateko exekutiba, eta hau osatzen duten lau udalerrietako zinegotzi gehienak Legazpiko udaletxean. Bost puntuko gai zerrenda aurkeztu zuten bildutakoen artean. Punturik garrantzitsuena, 2012ko aurrekontuari onarpena ematekoa zen.
Aurreikusitako sarrerak
Oihane Zabaleta Urola Garaiko Mankomunitateko lehendakariak izan zuen aurrekontuen nondik norakoak azaltzeko ardura. Sarreren eta gastuen arteko «aurrekontu orekatu bat» osatu dutela azaldu zuen. Guztira, 977.948 euro suposatuko dituena.
Diru sarrerei dagokienez, mankomunitatearen iturri nagusienak zeintzuk diren argitu zuen hasteko: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta udalak. Jaurlaritzak eta aldundiak mankomunitateari emango dizkioten diru laguntzen artean, garatuko den berdintasun planari zuzendutakoak nabarmendu zituen. «Emakundetik %43ko eta aldunditik %27ko igoera izango dugu aurten», argitu zuen.
Udalek, mankomunitateari egiten dioten ekarpena, aldiz, %8 jaitsiko da. Guztira, 649.000 euro. Udaletxe bakoitzak eman beharrekoa biztanle kopuruaren araberakoa izango da. Gastuen atalari erreparatuta, berriz, aurten aurrera eramango diren hiru proiektu nabarmendu zituen, batez ere. Ikasturte honetan garatu nahi den berdintasun plana da aipatu zuen lehenengoa. «Mankomunitateak 38.000 euro bideratuko ditu honetara», esan zuen, «eta beste 49.000 euro izango ditugu diru laguntzetan», amaitu zuen.
Orto proiektua
Mankomunitateak aurreikusten duen beste proiektu estrategiko bat, hezkuntza sustapenaren atalean garatuko da. «UGLErekin elkarlanean, soziosanitario arloko Orto goi zikloko ikasketak hasiko gara eskaintzen irailetik aurrera». Guztira, 76.000 euroko partida bideratuko da horretara.
Lehendakariaren hitzetan, «partida oso esanguratsua» da hau, eta eskualde mailan proiekzio handia izango duena. «Momentuko formazio garapena eskaintzeaz gainera, etorkizunean enplegua sortzeko aukerak eskaini ditzala baita, proiektu honen helburua», gaineratu zuen.
Nabarmentzeko hirugarren proiektua ekonomia sozialari dagokiona da. Mankomunitatearen baitako UGGASA, Urola Garaiko Garapen Agentziak kudeatuko du proiektua. «Asmoa, udalerri bakoitzak dituen zerbitzu publikoen azterketa sakon bat egitea da», esan zuen Zabaletak. Honekin, «zerbitzuen kalitatea hobetu nahi da, eta ditugun pribatizazio arazoei irtenbidea eman», esan zuen.
Proiektu honen barruan, lehentasuna emango diote bereziki, kirol instalazioen optimizazioari, urte hasieratik, gaiak bailaran sortu duen eztabaida kontutan hartuta. Aldundiarekin harremanetan jartzekotan dira, kirol txartel bakarra bailaran ere ezartzeko asmoz.
Enpresei lotutako beste bi proiektu ere aipatu zituen maila txikiagoan. Hor daude, Sortzen eta Gipuzkoa Saretzen. Inkubategiaz baliatuta, eta eskolekin elkarlanean «ekintzailetasuna bultzatu nahi da enplegua sortzeko Sortzenen bitartez», azaldu zuen. Bestetik, bailarako enpresa txiki eta ertainetan «berrikuntza bultzatzea sustatuko» dutela gaineratu zuen aldundiaren laguntzaz.