Hondarribikoa bada ere, Zumarragarekin harreman berezia dauka bere amaren familia guztia bertan bizi baita
Lizeoko ikasleek ez dituzte eskolak eman 10:00etatik 12:00etara; institutuan azterketetan daudela eta ez dute geldialdirik egin.
Urretxuko pilotariek larunbatean izango dute lehenengo partida Ederrenan Alegiren aurka 19:00etan hasita
Ordiziako eta Beasaingo Udalek aste honetarako antolatua zuten erretzeari uzteko ikastaroa atzeratu egin behar izan dute. Hala, irailean egingo dute ikastaro hori, eta herritarrei, sortutako eragozpenak barkatzeko eskatu diete.
Ampo Ordizia errugbi taldeak Espainiako Ligako finala jokatuko du larunbatean Valladoliden, Quesos Entrepinares taldearen kontra. Aitor Araña taldeko lehendakaria da. Goierriko Hitzak elkarrizketa egin dio, egun hauek nola bizi dituzten, eta taldeare...
Zaldibiako Udalak hiri hondakin kopurua gutxitzeko, konpostatze nahiz birziklatze tasak handitzeko eta hori lortzeko bilketa sistema berpentsatzeko erabakia hartu du. Zaborraren kudeaketa osoaren baitan, atez atekoaren alde agertu da puntu batean. Bilduko zinegotzien botoekin onartu zen erabakia, eta Zaldibia Herrigintzan taldeak kontra bozkatu zuen, apirilaren 24ko bilkuran. Onartutako mozioak, gisa horretako erabakia hartu duten Goierriko beste herrietan bezala, bost puntu ditu. «Ahalik eta hondakin gutxien» sortzeko azterketa egingo du, batetik, Sasieta Mankomunitatearekin batera. Herriko familien artean, konpostatze kanpaina burutzea da beste ekimen bat. «Zero zabor» egoerarantz jotzeko urratsak egite aldera, Sasietan lan-batzorde bat eratzeko ere jaso du mozioak. Bilketari dagokionez, eta gaur egun baino gehiago birziklatzeko, «emaitza onenak lortzen dituen hiri hondakinen bilketaren alde» egin du Udalak, zehaztuz «%80ko birziklatze maila lortzen ari den sistema bakarra atez atekoa» dela gaur egun. Eztabaida bilketaren gainean Gipuzkoako esparru politikoen artean zaborraren kontua hartzen ari den norabide berean, atez ateko bilketak eragin zuen Zaldibian ere bi udal taldeen arteko desadostasuna. Zaldibia Herrigintzanek kontrako jarrera azaldu zuen, «sistema neurrigabea delako herritarrei eskatzen zaien sakrifizioaren aurrean». «Askoz garestiagoa» dela eta «eraginkorragoa denik» ez dela erakutsi gaineratu zuen oposizioak. Bilduk gezurtatu egin ditu adierazpen horiek, PIGRUG plangintzan 2002an jada atez atekoa bost ontziko sistema baino «hobea» [...]
Beasaingo festetako ezinbesteko osagaia bihurtu da urtero argitaratzen duten Beasain Jaietan aldizkaria. Ez ditu alferrik bete 90 urte herriko kontuak biltzen dituen agerkariak. Historian zehar, etapa ezberdin asko pasa ditu, baina azken 34 urteetan, Beti-Bizi elkartea arduratu da artikuluak bildu eta argitaratzeaz. Dagoeneko inprentara bidalita dute aurtengo zenbakia, eta hilaren 19tik aurrera jarriko dute salgai. Aurreneko aldizkaria 1922. urtean argitaratu zuten, eta 1927ra arte iraun zuen. Hogei urteko etenaren ondoren, herritar talde batek berreskuratu zuen 1947an, eta beste hogei urtez argitaratu zuten, harik eta 1967an utzi zuten arte. 1973an beste saiakera bat egon bazen ere, ez zuen jarraipenik izan. Beti-Bizi elkartea sortu zenean, 1979an, beraiek hartu zuten, eta geroztik urtero argitaratu dute, etenik gabe. Bost lagunek osatzen dute Beti-Bizi elkarteko kultur komisioa, aldizkaria argitaratzeaz arduratzen den taldea. Juanjo Ruiz, Jesus Mari Sanpedro, Marcos Zurutuza, Antonio Alviz eta Manolo Ferndandez dira boskotea osatzen dutenak. Sanpedrok azaldu duenez, «kultur komisioak bi zeregin nagusi ditu urtean zehar, San Silbestre eguneko krosa eta Beasain Jaietan aldizkaria». Aldizkariaren ezaugarri nagusietako bat, herriko jendeak egindakoa izatea da. Alegia, herritarrek idatzitako artikuluekin osatzen dute. Ruizen hitzetan, «kolaboratzaile gehienak Beasainen bizi den jendea, edo Beasainen jaio arren kanpora bizitzera joandako jendea da». Urtero parte hartzen duten 20-30 bat kolaboratzaile dituzte, betikoak [...]
Aizkora desafioarekin amaituko dute herri kirol saioa; Xabier Zaldua eta Joxe Ugarteburu neurtuko dira etzi eguerdian
100 lagunetik gora bilduko dira elkarrekin egunpasa eder bat eginez igandean Pasiotarren komentuak 100 urte betetzen dituela ospatzeko.Goizeko 10:30ean elkartuko dira ikastetxe ondoan dagoen Lourdesko Amaren GRUTAn. 12:00etan luntxa egingo dute Gabiria...
Urola Garaiko Mankomunitateak 977.948 euroko aurrekontua onartu du 2012 jardunaldirako. Hiru dira, aurtengo ikasturtean Mankomunitatetik bultzatuko dituzten eskualde mailako proiektu nagusienak, hezkuntza alorrekoa bat, berdintasuna sustatzekoa bestea, eta eskualdeko zerbitzu publikoen erabilera optimizatzekoa, azkena. Atzo arratsaldean bildu zen Urola Garaiko Mankomunitateko exekutiba, eta hau osatzen duten lau udalerrietako zinegotzi gehienak Legazpiko udaletxean. Bost puntuko gai zerrenda aurkeztu zuten bildutakoen artean. Punturik garrantzitsuena, 2012ko aurrekontuari onarpena ematekoa zen. Aurreikusitako sarrerak Oihane Zabaleta Urola Garaiko Mankomunitateko lehendakariak izan zuen aurrekontuen nondik norakoak azaltzeko ardura. Sarreren eta gastuen arteko «aurrekontu orekatu bat» osatu dutela azaldu zuen. Guztira, 977.948 euro suposatuko dituena. Diru sarrerei dagokienez, mankomunitatearen iturri nagusienak zeintzuk diren argitu zuen hasteko: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta udalak. Jaurlaritzak eta aldundiak mankomunitateari emango dizkioten diru laguntzen artean, garatuko den berdintasun planari zuzendutakoak nabarmendu zituen. «Emakundetik %43ko eta aldunditik %27ko igoera izango dugu aurten», argitu zuen. Udalek, mankomunitateari egiten dioten ekarpena, aldiz, %8 jaitsiko da. Guztira, 649.000 euro. Udaletxe bakoitzak eman beharrekoa biztanle kopuruaren araberakoa izango da. Gastuen atalari erreparatuta, berriz, aurten aurrera eramango diren hiru proiektu nabarmendu zituen, batez ere. Ikasturte honetan garatu nahi den berdintasun plana da aipatu zuen lehenengoa. «Mankomunitateak 38.000 euro bideratuko ditu honetara», esan zuen, «eta beste 49.000 [...]
Espainiako Auzitegi Gorenak sei urte eta sei urte eta erdi arteko zigorrak ezarri dizkie aste honetan Bateragune auziko bost auzipetuei, tartean Arnaldo Otegiri eta Rafa Diezi. Gernikako Akordioa sinatu zuten alderdiek eta eragileek epai hori salatze...
Beasaingo futbol taldeak eskura du 2.B mailarako igoera fasea jokatzea. Horretarako, ordea, azken partida jokatu behar du bihar, Leioaren kontra. Hori dela eta, klubak autobusa antolatu du, taldea animatzera joan nahi duten zaleentzat. 16:15ean atera...
Ordiziako udalbatzak joan den martxoaren 28an onartu zuen udal aurrekontuaren aurka zergatik bozkatu zuen argudiatzeko, hiru arrazoi nagusi jarri ditu mahai gainean Ordiziako EAJk. Batetik, udal langileen balorazioa aplikatzeak udalaren aurrezpen gaitasuna murriztuko duela uste du. «%3ko zorrarekin hasi zuten agintaldia, eta zor hori %4ra igoko da aurten». Bigarrenik, aurrekontuetan jasotako 5.000 euroko «aurrezpen xumearekin» ere ez dago ados EAJ. Eta hirugarrenik, «zorra» egonda ez dute «zilegi» ikusten hainbat inbertsio egitea. «Honek etorkizunerako arriskuadakar, hori da guk mahai gainean jarri nahi duguna». EAJk Ordiziako Udalean dituen bost zinegotzietatik lau prentsarren aurrera atera ziren herenegun, eta Jose Migel Santamariak egin zituen bozeramaile lanak. Santamariak dio EAJk ikusten duela Foru Funtsa gutxitzeak aurrekontua osatzean suposatu duena, baina udal langileen balorazioaren aplikazioan sakondu nahi izan du. Gogoratu duenez, aurreko agintaldian –orduan Santamaria zen alkate– bideratu zen balorazio hori, udal hauteskundeak baino lau egun lehenago egin zen osoko bilkuran. «Presioz sartu zen azkenean balorazioa. Balorazio horren kontra EAJk eta PPk bozkatu genuen, besteek alde egin zuten». Santamariaren esanetan, balorazio horren aplikazioaren ondorioz, funtzionarioen soldatak %8,7 igo dira, eta horrez gain, atzeraegina ere baduela esan du. «2010etik aurrera sortzen den zor hori udaletxeko kontuetatik aterako da», nabarmendu du. Dirurik ez, inbertsiorik ere ez Egoera horretatik [...]
Legorretako Udaleko gobernu taldeak Gipuzkoako Auzitegiaren epaiari «men» egin diola adierazi du, baina edukiarekin ez dator bat, «bidegabea delako». Mujuri inguruan bide bat irekitzeko Legorretako alkate Xabier Iraola zela erabili zen modua «lege...
Beasaingo Murumendi ikastetxeak, Amara Berri sistemaren inguruan Bilbon egin dituzten jardunaldietan parte hartu dute, proiektuaren inguruko azalpenak eta beraien esperientziaren berri emanez. EAEko 20 ikastetxetan ezarri dute jada Amara Berri egitasmoa; tartean, Beasaingo Murumendi eta Ordiziako Urdaneta ikastetxeetan. Karmele Arraiza Murumendi ikastetxeko zuzendariak azaldu duenez, Amara Berri «ikastetxeko arlo guztiak hartzen dituen sistema globala» da, besteak beste, ikasleen parte hartze aktiboan eta ekintzailetasunean oinarritzen dena. Arraizaren esanetan, «ikertzea, saiakuntzak egitea eta berritzea» dira sistema horren ezaugarri nagusiak, eta «bizitza errealera ahalik eta gehien» gerturatzen den sistema bilatzen dute, hezkuntzaren alde praktikoa gehiago lantzen duena. Hala, taldekako lanei garrantzia berezia ematen diete, eta egungo gizartearen beharretara egokitzen saiatzen dira. Azken urteetan, aldizkaria, irratia eta telebista ere martxan jarri dituzte Murumendi ikastetxean. Sailburuaren esker ona Bilboko jardunaldietan, beraien esperientziaren berri eman dute Murumendiko eta Amara Berri sarea osatzen duten beste ikastetxeetako ordezkariek. Isabel Zelaa hezkuntza sailburuak ere parte hartu zuen jardunaldietan. Haren hitzetan, «Amara Berri egitasmoaren arduradunek bere garaiari aurrea hartzeko gaitasuna» erakutsi dute, eta orain arte «etengabeko berrikuntzaren bidean» erakutsi duten konpromisoari eusteko eskatu zien sarea osatzen duten ikastetxeei. Ekimen horren baitan, aste honetan beste zenbait ikastetxetako ordezkarien bisita ere izan dute Murumendikoek, proiektua eta beraien lan egiteko modua bertatik bertara ezagutzeko. Ondoren, hilaren 15ean, jardunaldien eta bisiten ondorioak biltzeko beste [...]