Bateragune auzia salatzeko elkarretaratzea Beasainen
Espainiako Auzitegi Gorenak sei urte eta sei urte eta erdi arteko zigorrak ezarri dizkie aste honetan Bateragune auziko bost auzipetuei, tartean Arnaldo Otegiri eta Rafa Diezi. Gernikako Akordioa sinatu zuten alderdiek eta eragileek epai hori salatze...
Espainiako Auzitegi Gorenak sei urte eta sei urte eta erdi arteko zigorrak ezarri dizkie aste honetan Bateragune auziko bost auzipetuei, tartean Arnaldo Otegiri eta Rafa Diezi. Gernikako Akordioa sinatu zuten alderdiek eta eragileek epai hori salatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte ostiralerako. Goierri mailako elkarretaratzea, Beasainen egingo dute, bihar, 19:30ean, Zubimuzu plazan.