Murumendiko ikastetxekoak Bilbon izan dira, Amara Berri proiektua azaltzen
Beasaingo Murumendi ikastetxeak, Amara Berri sistemaren inguruan Bilbon egin dituzten jardunaldietan parte hartu dute, proiektuaren inguruko azalpenak eta beraien esperientziaren berri emanez. EAEko 20 ikastetxetan ezarri dute jada Amara Berri egitasmoa; tartean, Beasaingo Murumendi eta Ordiziako Urdaneta ikastetxeetan. Karmele Arraiza Murumendi ikastetxeko zuzendariak azaldu duenez, Amara Berri «ikastetxeko arlo guztiak hartzen dituen sistema globala» da, besteak beste, ikasleen parte hartze aktiboan eta ekintzailetasunean oinarritzen dena. Arraizaren esanetan, «ikertzea, saiakuntzak egitea eta berritzea» dira sistema horren ezaugarri nagusiak, eta «bizitza errealera ahalik eta gehien» gerturatzen den sistema bilatzen dute, hezkuntzaren alde praktikoa gehiago lantzen duena. Hala, taldekako lanei garrantzia berezia ematen diete, eta egungo gizartearen beharretara egokitzen saiatzen dira. Azken urteetan, aldizkaria, irratia eta telebista ere martxan jarri dituzte Murumendi ikastetxean. Sailburuaren esker ona Bilboko jardunaldietan, beraien esperientziaren berri eman dute Murumendiko eta Amara Berri sarea osatzen duten beste ikastetxeetako ordezkariek. Isabel Zelaa hezkuntza sailburuak ere parte hartu zuen jardunaldietan. Haren hitzetan, «Amara Berri egitasmoaren arduradunek bere garaiari aurrea hartzeko gaitasuna» erakutsi dute, eta orain arte «etengabeko berrikuntzaren bidean» erakutsi duten konpromisoari eusteko eskatu zien sarea osatzen duten ikastetxeei. Ekimen horren baitan, aste honetan beste zenbait ikastetxetako ordezkarien bisita ere izan dute Murumendikoek, proiektua eta beraien lan egiteko modua bertatik bertara ezagutzeko. Ondoren, hilaren 15ean, jardunaldien eta bisiten ondorioak biltzeko beste [...]
Beasaingo Murumendi ikastetxeak, Amara Berri sistemaren inguruan Bilbon egin dituzten jardunaldietan parte hartu dute, proiektuaren inguruko azalpenak eta beraien esperientziaren berri emanez. EAEko 20 ikastetxetan ezarri dute jada Amara Berri egitasmoa; tartean, Beasaingo Murumendi eta Ordiziako Urdaneta ikastetxeetan.
Karmele Arraiza Murumendi ikastetxeko zuzendariak azaldu duenez, Amara Berri «ikastetxeko arlo guztiak hartzen dituen sistema globala» da, besteak beste, ikasleen parte hartze aktiboan eta ekintzailetasunean oinarritzen dena. Arraizaren esanetan, «ikertzea, saiakuntzak egitea eta berritzea» dira sistema horren ezaugarri nagusiak, eta «bizitza errealera ahalik eta gehien» gerturatzen den sistema bilatzen dute, hezkuntzaren alde praktikoa gehiago lantzen duena. Hala, taldekako lanei garrantzia berezia ematen diete, eta egungo gizartearen beharretara egokitzen saiatzen dira. Azken urteetan, aldizkaria, irratia eta telebista ere martxan jarri dituzte Murumendi ikastetxean.
Sailburuaren esker ona
Bilboko jardunaldietan, beraien esperientziaren berri eman dute Murumendiko eta Amara Berri sarea osatzen duten beste ikastetxeetako ordezkariek. Isabel Zelaa hezkuntza sailburuak ere parte hartu zuen jardunaldietan. Haren hitzetan, «Amara Berri egitasmoaren arduradunek bere garaiari aurrea hartzeko gaitasuna» erakutsi dute, eta orain arte «etengabeko berrikuntzaren bidean» erakutsi duten konpromisoari eusteko eskatu zien sarea osatzen duten ikastetxeei.
Ekimen horren baitan, aste honetan beste zenbait ikastetxetako ordezkarien bisita ere izan dute Murumendikoek, proiektua eta beraien lan egiteko modua bertatik bertara ezagutzeko. Ondoren, hilaren 15ean, jardunaldien eta bisiten ondorioak biltzeko beste saio bat egingo dute, EHUk Bilbon duen egoitzan.