Udalaren zorpetze maila etorkizuneko «arriskutzat» jo du Ordiziako EAJk
Ordiziako udalbatzak joan den martxoaren 28an onartu zuen udal aurrekontuaren aurka zergatik bozkatu zuen argudiatzeko, hiru arrazoi nagusi jarri ditu mahai gainean Ordiziako EAJk. Batetik, udal langileen balorazioa aplikatzeak udalaren aurrezpen gaitasuna murriztuko duela uste du. «%3ko zorrarekin hasi zuten agintaldia, eta zor hori %4ra igoko da aurten». Bigarrenik, aurrekontuetan jasotako 5.000 euroko «aurrezpen xumearekin» ere ez dago ados EAJ. Eta hirugarrenik, «zorra» egonda ez dute «zilegi» ikusten hainbat inbertsio egitea. «Honek etorkizunerako arriskuadakar, hori da guk mahai gainean jarri nahi duguna». EAJk Ordiziako Udalean dituen bost zinegotzietatik lau prentsarren aurrera atera ziren herenegun, eta Jose Migel Santamariak egin zituen bozeramaile lanak. Santamariak dio EAJk ikusten duela Foru Funtsa gutxitzeak aurrekontua osatzean suposatu duena, baina udal langileen balorazioaren aplikazioan sakondu nahi izan du. Gogoratu duenez, aurreko agintaldian –orduan Santamaria zen alkate– bideratu zen balorazio hori, udal hauteskundeak baino lau egun lehenago egin zen osoko bilkuran. «Presioz sartu zen azkenean balorazioa. Balorazio horren kontra EAJk eta PPk bozkatu genuen, besteek alde egin zuten». Santamariaren esanetan, balorazio horren aplikazioaren ondorioz, funtzionarioen soldatak %8,7 igo dira, eta horrez gain, atzeraegina ere baduela esan du. «2010etik aurrera sortzen den zor hori udaletxeko kontuetatik aterako da», nabarmendu du. Dirurik ez, inbertsiorik ere ez Egoera horretatik [...]
Ordiziako udalbatzak joan den martxoaren 28an onartu zuen udal aurrekontuaren aurka zergatik bozkatu zuen argudiatzeko, hiru arrazoi nagusi jarri ditu mahai gainean Ordiziako EAJk. Batetik, udal langileen balorazioa aplikatzeak udalaren aurrezpen gaitasuna murriztuko duela uste du. «%3ko zorrarekin hasi zuten agintaldia, eta zor hori %4ra igoko da aurten». Bigarrenik, aurrekontuetan jasotako 5.000 euroko «aurrezpen xumearekin» ere ez dago ados EAJ. Eta hirugarrenik, «zorra» egonda ez dute «zilegi» ikusten hainbat inbertsio egitea. «Honek etorkizunerako arriskuadakar, hori da guk mahai gainean jarri nahi duguna».
EAJk Ordiziako Udalean dituen bost zinegotzietatik lau prentsarren aurrera atera ziren herenegun, eta Jose Migel Santamariak egin zituen bozeramaile lanak. Santamariak dio EAJk ikusten duela Foru Funtsa gutxitzeak aurrekontua osatzean suposatu duena, baina udal langileen balorazioaren aplikazioan sakondu nahi izan du. Gogoratu duenez, aurreko agintaldian –orduan Santamaria zen alkate– bideratu zen balorazio hori, udal hauteskundeak baino lau egun lehenago egin zen osoko bilkuran. «Presioz sartu zen azkenean balorazioa. Balorazio horren kontra EAJk eta PPk bozkatu genuen, besteek alde egin zuten».
Santamariaren esanetan, balorazio horren aplikazioaren ondorioz, funtzionarioen soldatak %8,7 igo dira, eta horrez gain, atzeraegina ere baduela esan du. «2010etik aurrera sortzen den zor hori udaletxeko kontuetatik aterako da», nabarmendu du.
Dirurik ez, inbertsiorik ere ez
Egoera horretatik EAJk ateratzen duen lehen ondorioa da «aurrezpen gaitasuna murriztu» egingo dela. «Eta hori 2012ko aurrekontuetan ikusten dugu, 5.000 euroko aurrezpen txiki bat dago. Horrek suposatzen du dirua batetik bestera mugitzeko aukera gutxiago dagoela». Balorazioa aplikatzeak herritarrek ez zutela ulertuko esan zuen azken bilkura hartan Santamariak, eta nabarmendu du 652 langabetu daudela gaur egun Ordizian. «Jendeak pentsa dezake udal langileak pribilegiatu batzuk direla».
Aurreikusitako inbertsoekin ere kritiko azaldu da EAJ, «zorra» baldin badago inbertsioak egitea «zilegi ez» dela iritzita. «Dirurik ez badugu, ezin dugu inbertsio hori egin». Herri Antzokiaren azpiko lokala erostearen alde dago EAJ, baina uste du aurreragorako utzi beharko litzatekeela. Udalak 400.000 euroko mailegua eskatu du lokal hori erosteko.