Areto futbol txapelketako partaide guztiekin bazkaria egingo dute
Beasaingo areto futbol txapelketaren antolatzaileek, parte harte hartu duten talde eta jokalari guztientzako bazkaria antolatu du biharko. Egun osoko egitaraua antolatu dute gainera, bazkariaz gain, partidak eta kontzertuak ere izango baitira. Final laurdenetako bueltako bi partida jokatuko dituzte aurrena. 13:00etan, Zanbo eta Nelson Kikara ariko dira aurrez aurre, eta 14:00etan, Astrazurri eta Antzizar taberna. Partidak La Salle ikastetxeko patioan jokatuko dituzte. Segidan, 15:30ean, bazkaria egingo dute, Iñaki Apalategi eta Beñat Gaztelumendi bertsolariek lagunduta. 17:30ean, sari banaketa egingo dute, eta 18:30ean hasita, kontzertuak izango dituzte. The Joxeans eta Guns&Borbons taldeek joko dute.
Beasaingo areto futbol txapelketaren antolatzaileek, parte harte hartu duten talde eta jokalari guztientzako bazkaria antolatu du biharko. Egun osoko egitaraua antolatu dute gainera, bazkariaz gain, partidak eta kontzertuak ere izango baitira.
Final laurdenetako bueltako bi partida jokatuko dituzte aurrena. 13:00etan, Zanbo eta Nelson Kikara ariko dira aurrez aurre, eta 14:00etan, Astrazurri eta Antzizar taberna. Partidak La Salle ikastetxeko patioan jokatuko dituzte. Segidan, 15:30ean, bazkaria egingo dute, Iñaki Apalategi eta Beñat Gaztelumendi bertsolariek lagunduta. 17:30ean, sari banaketa egingo dute, eta 18:30ean hasita, kontzertuak izango dituzte. The Joxeans eta Guns&Borbons taldeek joko dute.













