Ordizian, Bilduren Udal Gobernua osatzen duten alkate eta zinegotziek EAJ-PNVek egindako adierazpenei erantzuteko prentsaurrekoa eman dute gaur goizean. Bertan, aurrekontuen gaia azaldu, zalantzak argitu eta oposizioak duen jarrera salatu dute. Igor Egurenen esanetan “EAJ-PNVk ez du inolako ekarpen positibo edo proposamenik egin, are gehiago, Santamariak ez du aurrekontuen inguruko bileretan parte hartu ere egin”. “Urte haien kudeaketa okerrak, kontu ilunak eta dirua nola xahutu duten ezkutatu, eta salatu nahi izan gaituzte, zer, eta aurrekontu zorrotz, arduratsu, sozial eta aurrera begirakoak aurkezteagatik.” Kudeaketa “oker” horren adibidetzat honako galderak luzatu ditu Izaro Intsaustik: ” Apellanizeko biltegian etxeak egin zirenean, Udal biltegia eraiki behar zen hango irabaziekin. Non dago diru hura? Udalean ez behintzat. Orain, urtero, 90.000 euro gastatzen ditugu biltegietan. Majoriko instalakuntzetan 2005ean 4,5 miloi euro gastatu ziren. Aldundiak 1,5 jarri zituen, eta Udalak 3milioi. Aurreikusitakoa baino 1.637.984 euro gehiago gastatu ziren. Oraindik mailegua ordaintzen ari gara. Eta nola amaituko dira obrak? Majoriko lapurretak eta PNVren utzikeriak zenbat ehunka milaka euro kostatu zaizkigu ordiziarroi? Zenbat kostatu zaigu Oianguko egitasmoa inposatu nahi izatea? Nork egin du negozioa? Zenbat gastatu da urtetan turismoko asmo handitan eta agian gure beharren neurrirakoa ez den D ́elikatuzen? Zenbat ehunka milaka euro kostatzen zaizkigu EAJ-PNVren San Joanerako [...]
Beasaingo areto futbol txapelketaren antolatzaileek, parte harte hartu duten talde eta jokalari guztientzako bazkaria antolatu du biharko. Egun osoko egitaraua antolatu dute gainera, bazkariaz gain, partidak eta kontzertuak ere izango baitira. Final laurdenetako bueltako bi partida jokatuko dituzte aurrena. 13:00etan, Zanbo eta Nelson Kikara ariko dira aurrez aurre, eta 14:00etan, Astrazurri eta Antzizar taberna. Partidak La Salle ikastetxeko patioan jokatuko dituzte. Segidan, 15:30ean, bazkaria egingo dute, Iñaki Apalategi eta Beñat Gaztelumendi bertsolariek lagunduta. 17:30ean, sari banaketa egingo dute, eta 18:30ean hasita, kontzertuak izango dituzte. The Joxeans eta Guns&Borbons taldeek joko dute.
Goierri Eskolak atera irekien jardunaldia egingo du bihar Goierri Berrikuntza Guneko instalazioetan. Iñaki Zabalo zuzendariak egingo die harrera ikasle eta gurasoei 10:30ean, eta instalazioen eta formazio eskaintzaren berri eman ondoren, Ikaslanen egoitza ikustera jaitsiko dira. Eskolako kafetegian egingo den hamaiketako batekin bukatuko da bisitaldia.
Legorretako hainbat erakundek eta kultur elkartek festa giroko egitaraua prestatu dute gaur-biharretarako. Azentzio jai nagusien aurreko asteburuan dagoeneko plaza-giroa bizkortzen hasiko da. Jaiak ofizialki asteazkenean hasiko dira, maiatzaren 16an. M...
Goierriko Urrup antzerki taldeak Lazkaoko Arerian antzezpena egingo du, gaur. Eugene Ionescoren bi obratatik moldatutako Arrautza kontua antzezlana jokatuko dute, 22:15etik aurrera. Sarrerak leihatilan erosi ahalko dira, emanaldiaren aurretik. Eskualdeko 11 aktore amateurrek parte hartzen dute antzezlan horretan, Rosa Rojo zuzendariaren esanetara. Ionesco antzerkigile errumaniarrak 1951n taularatutako Etorkizuna arrautzetan dago eta 1970eko Jacks eta sumisioa lanen arteko uztarketatik moldatu du Urrup-ek Arrautza kontua. Aurre-estreinaldia Ordizian egin zuten, martxoaren 9an. Estreinaldi ofiziala Beasainen izan zen astebete geroago. Bien bitartean, Villabonan (Gipuzkoa) ere izan dira, apirilaren 27an. Gaur, 22:15etik aurrera, Lazkaoko Areria antzokian ikusi ahalko da antzerki talde goierritarraren aurtengo produkzioa.
Beasaingo Loinatz musika eskolak asteburu betea izango du datorrena. Bi saio antolatu dituzte egun hauetarako. Batetik, konboko ikasleek kontzertua dute gaur. Bestetik, herriko hainbat taldeen laguntzarekin, X. Kantaldia antolatu dute biharko. Musika eskolako ikasleak,bakoitzak bere instrumentua ikasteaz gainera, elkarren artean jo eta taldeak osatzen hasi ziren duela zenbait urte. Elkarlan horrek hainbat fruitu eman ditu, tartean Briganthya edo Sugan bezalako taldeak. Gaur izango da kimu berriak zuzenean entzuteko aukera, 19:30ean, Gernika pasealekuko frontoian. Bihar, X. Kantaldia Bihar arratsalderako, berriz, musika eskolakoek X. Kantaldia antolatu dute. 19:30ean izango da, Gernika pasealekuko frontoian. Irakasleak arduratuko dira musika jotzeaz, eta haiekin batera, herriko abesbatzek (Loinatz, Asmube, Erretiratuen eta San Martingo parrokiako abesbatzak), musika eskolako ikasleek eta herriko hainbat taldek (Txilibutxof, Udal Euskaltegia, Aurtzaka eta Kantu Jira taldea) parte hartuko dute. Denen artean, eta herritarren laguntzarekin, euskal kantak abestuko dituzte. Kantaldiko liburuxka, 50 zentimoan salduko dute, eta pintxoak eta edariak ere izango dira salgai.
Sorginak, zaldunak, trobalariak… Berriz ere erdi arora bidean jarriko da Ordizia, astebururako antolatu duten Erdi Aroko Azokarekin. Aurten 17. urtea beteko du jaialdi horrek, eta urteroko ekitaldiez gain, hainbat berrikuntza ere izango ditu. Ordizia erre zeneko eta feria martxan jarri zeneko bosgarren mendeurrenak ere utziko du bere arrastoa asteburuko ospakizunetan. Azoka larunbatean eta igandean izango bada ere, hari lotutako aurreneko ekitaldia gaur bertan egingo dute. Kanthoria taldeak. Bereterretcheren oinatzak ikuskizuna eskainiko du, 19:00etan, D’Elikatuz gunean. 500. urtemugako ospakizunen barruan kokatu dute ekitaldia. Kanthoria hirukoak, euskal herri musikaren tradiziotik hartutako hainbat pieza moldatuko ditu. Horrela, euskal musika eta erdi aroko doinuak uztartu nahi izan dituzte. Gaur iluntzeko sarreraren ondotik, bihar goizean zabalduko dituzte Erdi Aroko Azokako postuak. Denera, 90 bat artisau eta merkatari bilduko dira Ordiziako kaleetan. Baina giroa alaitzeko, musikariak eta kaleko antzezlanak izango dira batean eta bestean. Hamaiketatik aurrera, juglareak, zaldunak, musikariak eta dantzariak ikusteko aukera izango da herrigunean. Umeentzako tailerrak ere izango dira, zeramika, otarreak edota txanponak nola egiten ziren erakusteko. Falkoneria erakusketa, zaldi ferraketa eta arma maisuen erakustaldia ere izango dira. Gosetzen direnentzako berriz, txahala burruntzian erreko dute, Garagartza plazan. Berrikuntzak ere badira Urteroko ikuskizunez gain, aurten berrikuntzaren bat edo beste ere prestatu dute antolatzaileek. Hala, hasierako urteetan egin zen xake partida biziduna [...]
Ordizia Rugby Elkarteko lehen taldea egiten ari den denboraldiarekin «pozik» dago Aitor Araña presidentea (Beasain, 1969), baina karguaren ardurak ez dio utzi lorpenekin nahi bezala gozatzen. Titulu bat irabazi dute, eta bigarrena lor dezakete bihar Valladoliden, VRAC Quesos Entrepinares aurka Espainiako Ligako finala jokatuko baitute Pepe Rojo zelaian (18:00). «Titulu bat irabazita lasai gaude, eta horrek arriskutsuagoak ere egin gaitzake». Datorren denboraldia prestatzen ere ari da zuzendaritza, eta Arañak aurreratu du «uste baino aldaketa gehiago» izango direla. Zer moduz ari zara bizitzen ligako finala jokatu aurreko aste hau? Barruan zaudenean ez zara gauza askotaz jabetzen. Ematen du ekaitza sartu dela, eta zurrunbilo handi bat sortu dela. Barruan gaudenok ez gara titulua horrenbeste bizitzen ari. Jende askok esan dit pozik egongo garela lortzen ari garenarekin, eta nik esaten diet pozik nagoela, baina nola horrenbesteko lana suposatzen ari zaigun antolaketa guztia, ez naizela berdin bizitzen ari lortzen ari garen guztia. Eta finala nola ikusten duzu? Quesosek liga erregularreko bi partidak irabazi dizkio Ordiziari, lehen postuan bukatu zuen liga, eta gainera etxean jokatzen du. Ez dakit zenbateko portzentajea emango niekeen, %60a edo %70a, baina printzipioz beraiek dira faboritoak, eta etxean jokatzen dutela kontutan hartua bada… Quesos oso talde orekatua da, eta postu guztietan [...]
Hiru taldek kontzertua egingo dute bihar gauean Ordiziako Gaztetxean, 22:30ean hasita. Punk-folk musika egiten duen Fiachras taldea izango da kartelburua. Lazkaon sustraiak dituen taldeak orain gutxi Bonberenea Ekintzak zigilupean kaleratu duen Hitzer...
Joan den astelehenean emakumezko batek bere bikotekide ohiaren eskutik jasandako erasoa salatzeko bilkura deitu dute datorren astelehenerako, hilak 14. Kimetz emakume elkarteak, udalak eta berdintasun batzordeak egin dute deialdia. Plaza Nagusian izang...
Gasteizen zendu zen atzo, 79 urte zituela; Zumarragan jaio zen, eta ingeniaritza ikasketak egiteko atera zen sorlekutik
Ordiziako Kuadrilla arteko 33. txapelketaren beste lau partida jokatuko dira igandean, hilak 13, Altamira estadioaren ondo anexo zelaian. Hauexek dira partidak: Embiel-Tzulo (13:30); Meridiano 0 -KM 39 (15:00); Per la Forza-Downtown (16:30); eta Ferro-...
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako departamentuak Aramatik Altzagaratera doan Gi-3871 errepidean berrikuntzak egiteko proiektua onartu du, egitasmoari aurkeztu zitzaizkion bi helegiteak ezetsi ondoren. Bidea zabaldu egingo dute bost lekutan, eta segurtasun baldintzak hobetuko dituzte. Bestetik, errepide zati baten behealdean jausitako luiziaren gunea sendotuko dute. Proiektua iazko maiatzaren 10ean hasi zen tramitatzen aldundia. Informazio aldian bi helegite aurkeztu zizkioten partikularrek, eta horiek aintzat ez hartzea erabaki ondoren, Diputatuen Kontseiluak martxoaren 27ko bileran onartu zuen behin betiko obra, baita berori egiteko beharko diren ondasunen zerrenda ere. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak maiatzaren 2an argitaratu zituen egitasmoaren xehetasunak eta hartuko dituen lur desjabetzeen zenbatekoak nahiz eskubideak. Aramako herrigunearen irteeratik Altzagako auzo den Altzagarate gainera bitartean bost bide zatitan egingo dituzte obrak, Gi-3871 errepidearen 0,2 kilometro puntutik 4,4ra. Proiektuan bost zati hobetzea aurreikusten da, egungo errepidearen zabalera handituz. Lanak egingo dituzten zati guztietan gehienez sei metro zabaleko plataforma geratuko da. Ikuspen-distantzia hobetuko dute, bihurgune itxietan trazatua leunduta. Bestetik, Aramatik Altzagara bitartean luizia etorri zen gunean dagoeneko harrizko lubeta eraikitzen ari dira foru langileak, 1,45 eta 1,6 kilometro puntuen artean. Arama-Altzagarate errepidea hobetzeko proiektuak 1.156.523,82 euroko aurrekontua dauka. Lanak egiteko, berriz, «bost hilabete inguruko» epea mugatu du aldundiak. Itsasondo-Ordizia bidegorria Foru Aldundiak, bestetik, Itsasondo eta [...]
Lazkaoko Udalak hurrengo hiru asteetan bilera bana egingo ditu herritarrekin, auzuneka banatuta. Lazkaotarren «kezkak, kexak, iradokizunak eta iritziak» entzutea da ekimenaren norabide bat, eta horien «beharrei erantzutea» beste bat. Aurten herrita...
Aurtzaka dantza taldeak, Beasaingo Dantzari Txiki Eguna antolatu du iganderako. Aurtzakako dantzariez gain, beste hamar taldek parte hartuko dute; tartean Gabiria, Legorreta, Ordizia, Zaldibia, Urretxu, Lazkao eta Idiazabalgoak ere izango dira. Egun osoko egitaraua antolatu dute. 10:45ean, dantzari guztiak Dolarea parkean elkartuko dira. 11:30ean, kalejira eta dantzak egingo dituzte herrian barrena. 13:15ean, Loinazko San Martin plazan bilduko dira talde guztietako dantzariak, saioa egiteko. Bazkalondoan jarraituko du festak. 16:30etik aurrera, dantzaldia izango baita Gernika pasealekuko frontoian, Modestorekin. Dantzazale guztiei egin diete bertan parte hartzeko deia.