Azentzio festen aurreko asteburuan ekitaldiak antolatu dituzte, Legorretan
Legorretako hainbat erakundek eta kultur elkartek festa giroko egitaraua prestatu dute gaur-biharretarako. Azentzio jai nagusien aurreko asteburuan dagoeneko plaza-giroa bizkortzen hasiko da. Jaiak ofizialki asteazkenean hasiko dira, maiatzaren 16an. M...
Legorretako hainbat erakundek eta kultur elkartek festa giroko egitaraua prestatu dute gaur-biharretarako. Azentzio jai nagusien aurreko asteburuan dagoeneko plaza-giroa bizkortzen hasiko da. Jaiak ofizialki asteazkenean hasiko dira, maiatzaren 16an.
Musika eskolako ikasleek, kurtso bukaera gerturatu den honetan, kontzertua egingo dute, gaur. Herri zineman joko dute, 18:30ean hasita.
Bihar, 16:30ean, pilotalekuan judo erakustaldia izango da, lehenik. Ondoren, Gazte Piku taldeak antolatutako jokoen barruan, pilotako finalaurrekoak jokatuko dituzte, 18:00etan.
Elizan, 20:00etan, Elekunek eta haurren koruak abestuko dute.













