Bilduren Udal Gobernuak EAJ-PNVren adierazpenei erantzun die
Ordizian, Bilduren Udal Gobernua osatzen duten alkate eta zinegotziek EAJ-PNVek egindako adierazpenei erantzuteko prentsaurrekoa eman dute gaur goizean. Bertan, aurrekontuen gaia azaldu, zalantzak argitu eta oposizioak duen jarrera salatu dute. Igor Egurenen esanetan “EAJ-PNVk ez du inolako ekarpen positibo edo proposamenik egin, are gehiago, Santamariak ez du aurrekontuen inguruko bileretan parte hartu ere egin”. “Urte haien kudeaketa okerrak, kontu ilunak eta dirua nola xahutu duten ezkutatu, eta salatu nahi izan gaituzte, zer, eta aurrekontu zorrotz, arduratsu, sozial eta aurrera begirakoak aurkezteagatik.” Kudeaketa “oker” horren adibidetzat honako galderak luzatu ditu Izaro Intsaustik: ” Apellanizeko biltegian etxeak egin zirenean, Udal biltegia eraiki behar zen hango irabaziekin. Non dago diru hura? Udalean ez behintzat. Orain, urtero, 90.000 euro gastatzen ditugu biltegietan. Majoriko instalakuntzetan 2005ean 4,5 miloi euro gastatu ziren. Aldundiak 1,5 jarri zituen, eta Udalak 3milioi. Aurreikusitakoa baino 1.637.984 euro gehiago gastatu ziren. Oraindik mailegua ordaintzen ari gara. Eta nola amaituko dira obrak? Majoriko lapurretak eta PNVren utzikeriak zenbat ehunka milaka euro kostatu zaizkigu ordiziarroi? Zenbat kostatu zaigu Oianguko egitasmoa inposatu nahi izatea? Nork egin du negozioa? Zenbat gastatu da urtetan turismoko asmo handitan eta agian gure beharren neurrirakoa ez den D ́elikatuzen? Zenbat ehunka milaka euro kostatzen zaizkigu EAJ-PNVren San Joanerako [...]
Ordizian, Bilduren Udal Gobernua osatzen duten alkate eta zinegotziek EAJ-PNVek egindako adierazpenei erantzuteko prentsaurrekoa eman dute gaur goizean. Bertan, aurrekontuen gaia azaldu, zalantzak argitu eta oposizioak duen jarrera salatu dute.
Igor Egurenen esanetan “EAJ-PNVk ez du inolako ekarpen positibo edo proposamenik egin, are gehiago, Santamariak ez du aurrekontuen inguruko bileretan parte hartu ere egin”. “Urte haien kudeaketa okerrak, kontu ilunak eta dirua nola xahutu duten ezkutatu, eta salatu nahi izan gaituzte, zer, eta aurrekontu zorrotz, arduratsu, sozial eta aurrera begirakoak aurkezteagatik.”
Kudeaketa “oker” horren adibidetzat honako galderak luzatu ditu Izaro Intsaustik:
- ” Apellanizeko biltegian etxeak egin zirenean, Udal biltegia eraiki behar zen hango irabaziekin. Non dago diru hura? Udalean ez behintzat. Orain, urtero, 90.000 euro gastatzen ditugu biltegietan.
- Majoriko instalakuntzetan 2005ean 4,5 miloi euro gastatu ziren. Aldundiak 1,5 jarri zituen, eta Udalak 3milioi. Aurreikusitakoa baino 1.637.984 euro gehiago gastatu ziren. Oraindik mailegua ordaintzen ari gara. Eta nola amaituko dira obrak?
Majoriko lapurretak eta PNVren utzikeriak zenbat ehunka milaka euro kostatu zaizkigu ordiziarroi? - Zenbat kostatu zaigu Oianguko egitasmoa inposatu nahi izatea? Nork egin du negozioa?
- Zenbat gastatu da urtetan turismoko asmo handitan eta agian gure beharren neurrirakoa ez den D ́elikatuzen?
- Zenbat ehunka milaka euro kostatzen zaizkigu EAJ-PNVren San Joanerako diseinatu zuen egitasmo neurrigabeak? Zein enpresa da irabaziak poltsikoratzen ari dena?
- Lehentasunezkoa al zen 300.000 euro baino gehiago kostatu zitzaigun skate pista? Zergatik inauguratu zuten hauteskunde bezperan parkea pasabidea egin gabe?”
Nadal lokalaren inguruan berriz, EAJ- PNVkberau erosteko “une txarra” dela badio, goizean bildutakoen iritziz, zorpetze tasa egon badago ere “%3tik %4ekoa izatera pasa da” eta tasa hau ez da horrenbestekoa Gipuzkoako %6,4a edo Tolosa eta Beasainen %5,5arekin alderatuta. Gainera, lokala “prezio onean erosteko aukera” omen dago orain, eta lokal horren “premia dago”.
Azken batean, gaurko prentsaurrekoaren bidez EAJ_PNVri honakoa eskatu nahi izan dio: ” has dadila behingoz parte hartzen eta lanean udalean eta herrigintzan. Kanpaina politikoa ahaztu eta EAJ-PNVko bozeramaileak lehenetsi dezala ordiziarrekiko hartu duen ardura eta errespeta ditzala herritarrak dagozkion bileretara agertuz. Oposizioa egitea zilegi eta beharrezkoa da, baina bai guk, baita ordiziar orok ere, eskertuko genuke oposizio hori eraikitzailea izatea, eta ez alderdikeriazkoa, arduragabea eta demagogikoa”.












