Emakume batek jasandako erasoa salatzeko bilkura deitu dute
Joan den astelehenean emakumezko batek bere bikotekide ohiaren eskutik jasandako erasoa salatzeko bilkura deitu dute datorren astelehenerako, hilak 14. Kimetz emakume elkarteak, udalak eta berdintasun batzordeak egin dute deialdia. Plaza Nagusian izang...
Joan den astelehenean emakumezko batek bere bikotekide ohiaren eskutik jasandako erasoa salatzeko bilkura deitu dute datorren astelehenerako, hilak 14. Kimetz emakume elkarteak, udalak eta berdintasun batzordeak egin dute deialdia. Plaza Nagusian izango da elkarretaratzea, 20:00etan, eta Erasorik ez erantzunik gabe! Indarkeria matxista guztiekin bukatu arte! izango da leloa.
Asteleheneko gertaera gaur egungo gizartean “onartezina eta bortitza den gaitza” izaten jarraitzen duela diote deitzaileek kaleratu duten idatziak. “Ez gaitezen ahaztu, oraindik ere, emakumeen aurkako indarkeria, gaur egungo bortxaketa larrienetarikoa dela. Gertaera honen aurrean, lehentasunezkoa da gizarte guztiaren konpromisoa indartzea, baita administrazio eta instituzioena ere. Desberdintasunean hazitako eta emakume eta gizonen arteko botere harremanetan oinarritutako izaera estruktural honen aurka borrokatzeko”. Informazio gehiago, hemen.