Fiachrasek eta beste bi taldek joko dute bihar gaztetxean
Hiru taldek kontzertua egingo dute bihar gauean Ordiziako Gaztetxean, 22:30ean hasita. Punk-folk musika egiten duen Fiachras taldea izango da kartelburua. Lazkaon sustraiak dituen taldeak orain gutxi Bonberenea Ekintzak zigilupean kaleratu duen Hitzer...
Hiru taldek kontzertua egingo dute bihar gauean Ordiziako Gaztetxean, 22:30ean hasita. Punk-folk musika egiten duen Fiachras taldea izango da kartelburua. Lazkaon sustraiak dituen taldeak orain gutxi Bonberenea Ekintzak zigilupean kaleratu duen Hitzera goaz bigarren diskoko kantuak joko ditu.
Gasteiztik etorriko den Sumision City Blues izango da bigarren taldea. Obligaciones eta Sexty Sexers taldeetako musikariek osatutako taldea da, eta rocka oinarri hartuta, musika unibertso propioa landu dute. El odio, la demacracion y la ternura humana diskoa plazaratu dute.
Lazkaoko Burrindongos taldeak itxiko du jaialdia, festa giroko triki festarekin.













