Hamaika dantza taldek parte hartuko dute igandeko Dantzari Txiki Egunean
Aurtzaka dantza taldeak, Beasaingo Dantzari Txiki Eguna antolatu du iganderako. Aurtzakako dantzariez gain, beste hamar taldek parte hartuko dute; tartean Gabiria, Legorreta, Ordizia, Zaldibia, Urretxu, Lazkao eta Idiazabalgoak ere izango dira. Egun osoko egitaraua antolatu dute. 10:45ean, dantzari guztiak Dolarea parkean elkartuko dira. 11:30ean, kalejira eta dantzak egingo dituzte herrian barrena. 13:15ean, Loinazko San Martin plazan bilduko dira talde guztietako dantzariak, saioa egiteko. Bazkalondoan jarraituko du festak. 16:30etik aurrera, dantzaldia izango baita Gernika pasealekuko frontoian, Modestorekin. Dantzazale guztiei egin diete bertan parte hartzeko deia.
Aurtzaka dantza taldeak, Beasaingo Dantzari Txiki Eguna antolatu du iganderako. Aurtzakako dantzariez gain, beste hamar taldek parte hartuko dute; tartean Gabiria, Legorreta, Ordizia, Zaldibia, Urretxu, Lazkao eta Idiazabalgoak ere izango dira.
Egun osoko egitaraua antolatu dute. 10:45ean, dantzari guztiak Dolarea parkean elkartuko dira. 11:30ean, kalejira eta dantzak egingo dituzte herrian barrena. 13:15ean, Loinazko San Martin plazan bilduko dira talde guztietako dantzariak, saioa egiteko.
Bazkalondoan jarraituko du festak. 16:30etik aurrera, dantzaldia izango baita Gernika pasealekuko frontoian, Modestorekin. Dantzazale guztiei egin diete bertan parte hartzeko deia.