Lazkaoko Udala herritarrekin auzoka bilerak egiten hasiko da
Lazkaoko Udalak hurrengo hiru asteetan bilera bana egingo ditu herritarrekin, auzuneka banatuta. Lazkaotarren «kezkak, kexak, iradokizunak eta iritziak» entzutea da ekimenaren norabide bat, eta horien «beharrei erantzutea» beste bat. Aurten herrita...
Lazkaoko Udalak hurrengo hiru asteetan bilera bana egingo ditu herritarrekin, auzuneka banatuta. Lazkaotarren «kezkak, kexak, iradokizunak eta iritziak» entzutea da ekimenaren norabide bat, eta horien «beharrei erantzutea» beste bat. Aurten herritarrekin «harreman zuznea» izateko bideak indartuko ditu udalak hala.
Bizilagunek esan nahi dutena «entzuteko» izango dira bilerak, aurreneko txanda honetan. «Auzoan edo inguruan dauden arazoak, beharrak edo iritziak jaso nahi digutu». Bileren bigarren erronda udazkenean egingo du udalak, orduan erantzuteko.
Auzokako aurreneko batzar erronda hauxe da, egunez, tokiz eta eremuz:
- Maiatzak 16, asteazkena, Areria antzokian, 19:00etan. Mikelar, San Jose Kalea, Santa Madalena, San Jose eta San Prudentzio auzoetan bizi diren herritarrentzat.
- Maiatzaren 23a, asteazkena, Hirigoiengo eskola zaharrean, 19:00etan. Gurutze, Hirigoien, Zelata eta Zubizkitzakoak.
- Maiatzaren 30a, asteazkena, 19:00etan, udaletxeko batzar aretoan. Uhaitz, Antzalde, Areso, Elosegi, Iturgaitzaga eta Hiribarren).
Batzar irekiak dira, eta eremu bakoitzeko edozein bizilagun joan liteke bilerara. Baserriak erronda horretatik kanpo utzi dituzte, haietakoekin aparte bi bilera eginak baitituzte dagoeneko. Hala ere, joan litezkeela aurreratu du udalak.












