Loinatz musika eskolak konbo taldearen saioa eta kantaldia egingo ditu
Beasaingo Loinatz musika eskolak asteburu betea izango du datorrena. Bi saio antolatu dituzte egun hauetarako. Batetik, konboko ikasleek kontzertua dute gaur. Bestetik, herriko hainbat taldeen laguntzarekin, X. Kantaldia antolatu dute biharko. Musika eskolako ikasleak,bakoitzak bere instrumentua ikasteaz gainera, elkarren artean jo eta taldeak osatzen hasi ziren duela zenbait urte. Elkarlan horrek hainbat fruitu eman ditu, tartean Briganthya edo Sugan bezalako taldeak. Gaur izango da kimu berriak zuzenean entzuteko aukera, 19:30ean, Gernika pasealekuko frontoian. Bihar, X. Kantaldia Bihar arratsalderako, berriz, musika eskolakoek X. Kantaldia antolatu dute. 19:30ean izango da, Gernika pasealekuko frontoian. Irakasleak arduratuko dira musika jotzeaz, eta haiekin batera, herriko abesbatzek (Loinatz, Asmube, Erretiratuen eta San Martingo parrokiako abesbatzak), musika eskolako ikasleek eta herriko hainbat taldek (Txilibutxof, Udal Euskaltegia, Aurtzaka eta Kantu Jira taldea) parte hartuko dute. Denen artean, eta herritarren laguntzarekin, euskal kantak abestuko dituzte. Kantaldiko liburuxka, 50 zentimoan salduko dute, eta pintxoak eta edariak ere izango dira salgai.
Beasaingo Loinatz musika eskolak asteburu betea izango du datorrena. Bi saio antolatu dituzte egun hauetarako. Batetik, konboko ikasleek kontzertua dute gaur. Bestetik, herriko hainbat taldeen laguntzarekin, X. Kantaldia antolatu dute biharko.
Musika eskolako ikasleak,bakoitzak bere instrumentua ikasteaz gainera, elkarren artean jo eta taldeak osatzen hasi ziren duela zenbait urte. Elkarlan horrek hainbat fruitu eman ditu, tartean Briganthya edo Sugan bezalako taldeak. Gaur izango da kimu berriak zuzenean entzuteko aukera, 19:30ean, Gernika pasealekuko frontoian.
Bihar, X. Kantaldia
Bihar arratsalderako, berriz, musika eskolakoek X. Kantaldia antolatu dute. 19:30ean izango da, Gernika pasealekuko frontoian. Irakasleak arduratuko dira musika jotzeaz, eta haiekin batera, herriko abesbatzek (Loinatz, Asmube, Erretiratuen eta San Martingo parrokiako abesbatzak), musika eskolako ikasleek eta herriko hainbat taldek (Txilibutxof, Udal Euskaltegia, Aurtzaka eta Kantu Jira taldea) parte hartuko dute. Denen artean, eta herritarren laguntzarekin, euskal kantak abestuko dituzte. Kantaldiko liburuxka, 50 zentimoan salduko dute, eta pintxoak eta edariak ere izango dira salgai.














