Ordizia, ertarora bidean
Sorginak, zaldunak, trobalariak… Berriz ere erdi arora bidean jarriko da Ordizia, astebururako antolatu duten Erdi Aroko Azokarekin. Aurten 17. urtea beteko du jaialdi horrek, eta urteroko ekitaldiez gain, hainbat berrikuntza ere izango ditu. Ordizia erre zeneko eta feria martxan jarri zeneko bosgarren mendeurrenak ere utziko du bere arrastoa asteburuko ospakizunetan. Azoka larunbatean eta igandean izango bada ere, hari lotutako aurreneko ekitaldia gaur bertan egingo dute. Kanthoria taldeak. Bereterretcheren oinatzak ikuskizuna eskainiko du, 19:00etan, D’Elikatuz gunean. 500. urtemugako ospakizunen barruan kokatu dute ekitaldia. Kanthoria hirukoak, euskal herri musikaren tradiziotik hartutako hainbat pieza moldatuko ditu. Horrela, euskal musika eta erdi aroko doinuak uztartu nahi izan dituzte. Gaur iluntzeko sarreraren ondotik, bihar goizean zabalduko dituzte Erdi Aroko Azokako postuak. Denera, 90 bat artisau eta merkatari bilduko dira Ordiziako kaleetan. Baina giroa alaitzeko, musikariak eta kaleko antzezlanak izango dira batean eta bestean. Hamaiketatik aurrera, juglareak, zaldunak, musikariak eta dantzariak ikusteko aukera izango da herrigunean. Umeentzako tailerrak ere izango dira, zeramika, otarreak edota txanponak nola egiten ziren erakusteko. Falkoneria erakusketa, zaldi ferraketa eta arma maisuen erakustaldia ere izango dira. Gosetzen direnentzako berriz, txahala burruntzian erreko dute, Garagartza plazan. Berrikuntzak ere badira Urteroko ikuskizunez gain, aurten berrikuntzaren bat edo beste ere prestatu dute antolatzaileek. Hala, hasierako urteetan egin zen xake partida biziduna [...]
Sorginak, zaldunak, trobalariak… Berriz ere erdi arora bidean jarriko da Ordizia, astebururako antolatu duten Erdi Aroko Azokarekin. Aurten 17. urtea beteko du jaialdi horrek, eta urteroko ekitaldiez gain, hainbat berrikuntza ere izango ditu. Ordizia erre zeneko eta feria martxan jarri zeneko bosgarren mendeurrenak ere utziko du bere arrastoa asteburuko ospakizunetan.
Azoka larunbatean eta igandean izango bada ere, hari lotutako aurreneko ekitaldia gaur bertan egingo dute. Kanthoria taldeak. Bereterretcheren oinatzak ikuskizuna eskainiko du, 19:00etan, D’Elikatuz gunean. 500. urtemugako ospakizunen barruan kokatu dute ekitaldia. Kanthoria hirukoak, euskal herri musikaren tradiziotik hartutako hainbat pieza moldatuko ditu. Horrela, euskal musika eta erdi aroko doinuak uztartu nahi izan dituzte.
Gaur iluntzeko sarreraren ondotik, bihar goizean zabalduko dituzte Erdi Aroko Azokako postuak. Denera, 90 bat artisau eta merkatari bilduko dira Ordiziako kaleetan. Baina giroa alaitzeko, musikariak eta kaleko antzezlanak izango dira batean eta bestean. Hamaiketatik aurrera, juglareak, zaldunak, musikariak eta dantzariak ikusteko aukera izango da herrigunean. Umeentzako tailerrak ere izango dira, zeramika, otarreak edota txanponak nola egiten ziren erakusteko. Falkoneria erakusketa, zaldi ferraketa eta arma maisuen erakustaldia ere izango dira. Gosetzen direnentzako berriz, txahala burruntzian erreko dute, Garagartza plazan.
Berrikuntzak ere badira
Urteroko ikuskizunez gain, aurten berrikuntzaren bat edo beste ere prestatu dute antolatzaileek. Hala, hasierako urteetan egin zen xake partida biziduna berreskuratuko dute. 19:00etan izango da, Barandiaran plazan. Bestalde, ohiko trobalari, juglare eta ipuin kontalariez gainera, Bruja Queimada antzerki taldea eta Jabardeus erdi aroko musika taldea ere etorriko dira Ordiziara.
Herriko hainbat taldek ere parte hartuko dute. Hala, Beti Argi musika banda, Larrunarriko abesbatza, Jakintza eta Urdanetako dantzariak eta Ordiziako musika eskolako banda txikia ere kalez kale ariko dira.Azoka, larunbat osoan eta igandean egongo da zabalik, goizean hasi eta iluntzera arte.
Goierriko Turismo Azoka
Erdi Aroko Azokarekin batera, Goiturrek antolatuta, Goierriko Turismo Azoka ere egingo dute larunbatetik igandera bitartean. Nikolas Lekuona plazan, eskualdeko museoen eta baliabide turistikoen berri emateko bost haima edo postu jarriko dituzte. Bertako produktuen dastaketak eta umeentzako tailerrak ere izango dira.
EGITARAUA
Ostirala, maiatzak 11
- 19:00 – Azoka 500- Kontzertua: “Bereterretchen Oinatzak” – Kanthoria Taldea. D’Elikatuzen.
Maiatzak 12, larunbata
- 11:00 .- Barrena Kultur Etxetik, azokako segizioaren desfilea: Juglareen kalejira, zaldunak, errege segizioa , Musika Eskolako banda eta Urdaneta eta Jakintza dantza taldeak.
- Azokako saltokiak zabalduko dira. Zeramika-tailerrak, inprenta, otarregintza, margolanak, txanponak egitea, larrugintza, ohiko jolasak, haur txokoa…
- Garagartza Plazan erdi-aroko kanpamentua
- Falkoneria erakustaldia
- Euskal Okeleko txahala burruntzian erreko da.
- 12:00.- Pilotaleku txikian arku-tiraketa.
- Garagartza Plazan arma-maisuen erakustaldia
- 13:00- Andre Maria kalean (Torrea etxean), zaldi-ferraketa
- 17:00.- .- Barrena Kultur Etxetik, azokako segizioaren desfilea: Juglareen kalejira, zaldunak, errege segizioa , Musika Eskolako banda eta Urdaneta eta Jakintza dantza taldeak
- Azokako saltokiak zabalduko dira. Zeramika-tailerrak, inprenta, otarregintza, margolanak, txanponak egitea, larrugintza, ohiko jolasak, haur txokoa…
- 18:30- Andre Maria kalean (Torrea etxean), zaldi-ferraketa
- 18:30tatik aurrera: Beti Argi Banda, Laguntasuna errondaila eta “Larrun-Arri” abesbatzaren saioak.
- 19:00: Garagartza Plazan, Euskal okela txahalaren dastaketa eta arma-maisuen erakustaldia.
- Barandiaran Plazan, Xake bizidunaren partida.
- 21.30.- Barrena Parkean, piroteknia-ikuskizuna “Compañia del Foc” taldearen eskutik.
Igandea, maiatzak 13
- 11:00 .- Azokako saltokiak zabalduko dira. Hargintza, forja-lana, larruginak, ….
- Zeramika-tailerrak, inprenta, otarregintza, margolanak, txanponak egitea, larrugintza, ohiko jolasak, haur txokoa…
- 11:30 .- Barrena Kultur Etxetik, azokako segizioaren desfilea: Juglareen kalejira, zaldunak, errege segizioa eta parte hartzaileak.
- 12:00 . – Garagartza Plazan arma-maisuen erakustaldia
- 12:30- Andre Maria kalean (Torrea etxean), zaldi-ferraketa
- Pilotaleku txikian arku-tiraketa.
- Falkoneria erakustaldia
- 17:00 – Azokako saltokiak zabalduko dira.
- 18:30- Andre Maria kalean (Torrea etxean), zaldi-ferraketa
- 19:00 . – Garagartza Plazan arma-maisuen erakustaldia
Egunero eta ordu desberdinetan, hainbat saio egingo da azokako inguruan: Juglarrak, antzerkia, zaldunen desfilea, dantza-taldeak, musikariak…