Urrup taldeak ‘Arrautza kontuak’ antzerkia egingo du, gaur, Arerian
Goierriko Urrup antzerki taldeak Lazkaoko Arerian antzezpena egingo du, gaur. Eugene Ionescoren bi obratatik moldatutako Arrautza kontua antzezlana jokatuko dute, 22:15etik aurrera. Sarrerak leihatilan erosi ahalko dira, emanaldiaren aurretik. Eskualdeko 11 aktore amateurrek parte hartzen dute antzezlan horretan, Rosa Rojo zuzendariaren esanetara. Ionesco antzerkigile errumaniarrak 1951n taularatutako Etorkizuna arrautzetan dago eta 1970eko Jacks eta sumisioa lanen arteko uztarketatik moldatu du Urrup-ek Arrautza kontua. Aurre-estreinaldia Ordizian egin zuten, martxoaren 9an. Estreinaldi ofiziala Beasainen izan zen astebete geroago. Bien bitartean, Villabonan (Gipuzkoa) ere izan dira, apirilaren 27an. Gaur, 22:15etik aurrera, Lazkaoko Areria antzokian ikusi ahalko da antzerki talde goierritarraren aurtengo produkzioa.

'Arrautza kontua' atzezlana egiten duten Urrup konpainiako kideak.