Zegama-Aizkorri maratoia gertutik jarraitzeko aukera Goierriko Hitzan
Igandean, maiatzak 20, Zegama-Aizkorri mendi maratoia egingo da. XI. edizioa izango da aurtengoa, eta Goierriko Hitzak leku berezia egingo die egunotan maratoiaren inguruko albisteei. Korrikalari goierritarrei eginiko elkarrizketak argitaratuko ditu, ...
Igandean, maiatzak 20, Zegama-Aizkorri mendi maratoia egingo da. XI. edizioa izango da aurtengoa, eta Goierriko Hitzak leku berezia egingo die egunotan maratoiaren inguruko albisteei. Korrikalari goierritarrei eginiko elkarrizketak argitaratuko ditu, lasterketaren inguruko informazio teknikoa emango du… Ez hori bakarrik. 2005 urtetik iaz arte egindako lasterketetako argazkiak ere bildu ditu, argazki galeria erraldoi batean. Igandean, bestalde, informazio jario berezia eskainiko du goierrimendebaldea.hitza.eus webguneak.