Xabier Leteren omenez kontzertua egingo dute Beasainen, ekainaren 9an
2010. urtean hil zen Xabier Lete kantariaren omenez egindako Sortuko dira besteak ikuskizuna, Beasainen izango da, ekainaren 9an. Besteak beste, Mikel Urdangarin, Eñaut Elorrieta, Pier Paul Berzaitz, Alex Sardui, Petti eta Arantxa Irazusta ...
2010. urtean hil zen Xabier Lete kantariaren omenez egindako Sortuko dira besteak ikuskizuna, Beasainen izango da, ekainaren 9an. Besteak beste, Mikel Urdangarin, Eñaut Elorrieta, Pier Paul Berzaitz, Alex Sardui, Petti eta Arantxa Irazusta kantariek eta Amets Arzallus bertsolariak parte hartuko dute. Sarrerak 15 euroan jarri dituzte salgai jarri dituzte Kutxaren webgunean, Goierriko tabernetan eta Bareak elkarteko dendetan.
Salmenta puntuak:
- Beasain: Basakana, Arrano, Antzizar eta Plazape tabernak, Bareak elkarteko dendak eta Antzizar kiroldegia.
- Ordizia: Amonane eta Olano tabernak.
- Zaldibia: Joxepane taberna.
- Lazkao: Heren taberna eta Gerriko liburudenda.
- Ataun: Troskaeta eta Bittor tabernak.
- Ormaiztegi: Itxune taberna.
- Idiazabal: Xume taberna.
- Segura: Elorripe taberna.
- Legorreta: Olaso taberna.