Leiho, balkoi eta baserri sarrera ederrenek saria jasoko dute Ormaiztegin
Ormaiztegiko Udalak, Altzibar loredendaren laguntzaz, Ormaiztegi Lorez 2012 lehiaketa antolatu du, herriko balkoi, leiho eta baserrietako sarrerak loreekin apainduz, Ormaiztegiri itxura atseginagoa ematen dioten bizilagunak saritzeko asmoz. Lorezaintza...
Ormaiztegiko Udalak, Altzibar loredendaren laguntzaz, Ormaiztegi Lorez 2012 lehiaketa antolatu du, herriko balkoi, leiho eta baserrietako sarrerak loreekin apainduz, Ormaiztegiri itxura atseginagoa ematen dioten bizilagunak saritzeko asmoz.
Lorezaintzako teknikariak eta Altzibar lorategiko profesionalek osatutako epaimahaiak leiho, balkoi eta baserrien sarreretan jarritako loreak ikusiko ditu ekainaren 25etik 29ra bitartean, eta lore apainketa ederrenak saritzen saiatuko dira.
Kaleko balkoi eta leihoen artean sei sari banatuko dituzte, bakoitzari 50 euro, diploma eta oparia emanaz. Dirua Altzibar lorategian erabili beharko da.
Baserrien artean, berriz, bi sari banatuko dituzte eta kaleko leiho eta balkoien sari berdina izango dute. Antolatzaileen esanetan, ez dute mailarik bereiziko sarietan.













