Herriarteko pilota txapelketan, asteburuan partidak
Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketaren aurtengo ekinaldia lehen kanporaketa osatzeko bidean da, asteburu honetan. Azken urteotan ohikoa den bezala, hiru ataletan banatuko dute lehiaketa: esku huska, pala eta zesta. Goierrik eskuz eta palaz izango ditu ordezkariak, denera bost herritakoak. Palako modalitatean partaidetza oparoagoa izango da, tradizioz eskuak izan duen indarrak behera egin ondoren. Zestan ez da goierritarrik. Esku pilota txapelketan Urretxu eta Zaldibia ariko dira. Zaldibiak iaz atera zuen taldea, eta orduko esperientzia luzatzen saiatuko dira. Lehen kanporaketan Azkoitiak 5-1 menderatu eta bazterrean geratu ziren zaldibiarrak. Zaldibiak Andoain izango du lehen aurkaria, final-zortzirenetan. Maiatzaren 27an kanpoan eta ekainaren 3an Restin jokatuko dituzte jardunaldiak. Urretxuko eskulari taldea lehiaketara aurten itzuliko da, bederatzi urteko lehortearen ondoren. Herriartekoan historikoetakoa da Urretxu. Lehen urtean, 1968an, txapeldunorde geratu zen, Bergararen aurka Azkoitiko udal pilotalekuan jokatutako finalean (16-10, 12-18 eta 22-8 izan ziren emaitzak, haur, gazte eta heldu mailetan). Urretxuk final-hamaseirenetan ekin behar izan dio txapelketari, Alegiaren aurka. Aurreko larunbatean jokatu zuten Ederrenan, eta etzi (11:00) Alegiara joango dira. Goierritarrek 2-1 aldeko dute kanporaketa, kadeteek eta seniorrek irabazi zutelako joanekoan. Alvarez eta Agirrezabal kadeteek 22 eta 9 irabazi zuten; seniorretan, Kruzek eta Erostarbek ere partida bikaina jokatu zuten (22-12). Gazteen mailan, Apaolazak eta Imazek 22 eta 7 [...]
Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketaren aurtengo ekinaldia lehen kanporaketa osatzeko bidean da, asteburu honetan. Azken urteotan ohikoa den bezala, hiru ataletan banatuko dute lehiaketa: esku huska, pala eta zesta. Goierrik eskuz eta palaz izango ditu ordezkariak, denera bost herritakoak. Palako modalitatean partaidetza oparoagoa izango da, tradizioz eskuak izan duen indarrak behera egin ondoren. Zestan ez da goierritarrik.

Urretxuko pilotariak, aurreko larunbatean Ederrenan, Herriartekora itzulita. Arg.: Gotzon Aranburu
Esku pilota txapelketan Urretxu eta Zaldibia ariko dira. Zaldibiak iaz atera zuen taldea, eta orduko esperientzia luzatzen saiatuko dira. Lehen kanporaketan Azkoitiak 5-1 menderatu eta bazterrean geratu ziren zaldibiarrak.
Zaldibiak Andoain izango du lehen aurkaria, final-zortzirenetan. Maiatzaren 27an kanpoan eta ekainaren 3an Restin jokatuko dituzte jardunaldiak.
Urretxuko eskulari taldea lehiaketara aurten itzuliko da, bederatzi urteko lehortearen ondoren. Herriartekoan historikoetakoa da Urretxu. Lehen urtean, 1968an, txapeldunorde geratu zen, Bergararen aurka Azkoitiko udal pilotalekuan jokatutako finalean (16-10, 12-18 eta 22-8 izan ziren emaitzak, haur, gazte eta heldu mailetan).
Urretxuk final-hamaseirenetan ekin behar izan dio txapelketari, Alegiaren aurka. Aurreko larunbatean jokatu zuten Ederrenan, eta etzi (11:00) Alegiara joango dira. Goierritarrek 2-1 aldeko dute kanporaketa, kadeteek eta seniorrek irabazi zutelako joanekoan. Alvarez eta Agirrezabal kadeteek 22 eta 9 irabazi zuten; seniorretan, Kruzek eta Erostarbek ere partida bikaina jokatu zuten (22-12). Gazteen mailan, Apaolazak eta Imazek 22 eta 7 galdu zuten alegiarren kontra.
Goierrin ez bezala, esku huskako lehiaketa da Gipuzkoa mailan herri gehienen partaidetza izango duena. 18 herrik parte hartuko dute. Ataunek ez du talderik osatu. Iaz final-laurdenetan erori zen, gero txapeldunorde izango zen Donostiak kanporatu arte.
Palan hiru herri, Lazkao berri
Palako modalitatean berritasun aipagarria du aurten Herriartekoak. Goierriko ohiko bi herriez gain —Ordizia eta Olaberria—, hirugarren bat aterako da kantxara: Lazkao. Denera hamar herrik parte hartuko dute palan. Eskuz ez bezala, bi modalitatetan aritzen dira palariak, adin sailkapenik gabe: paletan larruzko pilotarekin eta pala motzarekin.
Lazkaok eta Ordiziak lehen unetik heldu diote lehiari, final zortzirenetan. Maiatzaren 13an eta 20an dira joan-etorriko partidak. Lazkaok estreinaldi ezin hobea egin du, Usurbilen 0 eta 2 irabazi, eta final-laurdenetara igarotzeko bidea lautua baitauka. Itzuliko jardunaldia Joxemiel Barandiaran kiroldegian jokatuko dute, gaur gauean.
Ordiziak Deba du aurkari zortzirenetan. Oso berdinduta dago oraingoz emaitza (1-1, Beti Alain), eta tanto kopurua ere pare-parean da: 67 Ordiziak, 64 Debak.
Olaberria hurrengo koskan sartuko da, iaz finalaurrekoetara iritsi izanagatik. Errenteria izango du aurkari, maiatzaren 27an eta ekainaren 3an.
Asteburuan
Goierrikoen partidak
- Lazkao. Pala. Lazkao-Usurbil. Itzuliko jardunaldia: Joxemiel Barandiaran kiroldegian (Lazkao), gaur, 20:45ean.
- Ordizia. Pala. Deba-Ordizia. Aldats frontoian (Deba), bihar 12:30ean.
- Urretxu. Eskuz. Alegia-Urretxu. Alegiako udal pilotalekuan, igandean 11:00etan.
Joaneko emaitzak
- Lazkao. Usurbil-Lazkao (maiatzak 13). Paleta larruz: 7-35; pala motza: 32-40.
- Ordizia. Ordizia-Deba (Maiatzak 11). Paleta larruz: 35-24; pala motza: 32-40.
- Urretxu. Urretxu-Alegia (maiatzak 12). Kadeteak: 22-9; juniorrak: 7-22; nagusiak: 22-12.