Azokako emakume baserritarrak omendu ditu Kimetzek
Ordiziako Kimetz emakumeen elkarteak asteazkenero-asteazkenero azokara joaten diren emakumeak omendu ditu gaur goizean. Emakume horiek bai baserrian eta baita azokan egiten duten lana ikusarazteko antolatu dute omenaldia, Belen Balerdi Kimetzeko ordezkariak nabarmendu duenez. Laura Gomez Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun zuzendariak eta Igor Eguren alkateak ere parte hartu dute ekitaldian. Kimetzek eta Farapi antropologia aplikatuko zentroak elkarlanean egin duten Gaur 8 azokan ikus-entzunezkoa 09:00ak geroztik ikusi ahal izan da plazan zehar jarri dituzten telebistetan. Bost emakume baserritarren testigantzak biltzen dira 13 minutu pasako dokumentalean. Hauek dira protagonistak: Miren Jauregi (Aiesta-Beltza baserria, Arama), Amaia Alkorta (Kalbario baserria, Idiazabal), Itziar Etxeberria (Lizarraga baserria, Zaldibia), Maria Rosario Urretabizkaia (Agerre baserria, Arama) eta Anttoni Murgiondo (Beheko etxe baserria, Gabiria). Ondoren omenaldia Azokan urte gehien daraman Agustina Lopetegiri eta azokan familiako laugarren belaunaldiko ordezkari den Itziar Etxeberriari emakume baserritar bat irudikatzen duen oroigarri bana eman die ondoren Kimetz elkarteko ordezkari batek, eta dokumentalean parte hartu duen emakumeak gehituta, taldeko argazkia atera dute ondoren. Ekitaldia bukatzeko, Kimetzeko ordezkariak emakumeei oroigarriak banatzen aritu dira
Ordiziako Kimetz emakumeen elkarteak asteazkenero-asteazkenero azokara joaten diren emakumeak omendu ditu gaur goizean. Emakume horiek bai baserrian eta baita azokan egiten duten lana ikusarazteko antolatu dute omenaldia, Belen Balerdi Kimetzeko ordezkariak nabarmendu duenez. Laura Gomez Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun zuzendariak eta Igor Eguren alkateak ere parte hartu dute ekitaldian.
Kimetzek eta Farapi antropologia aplikatuko zentroak elkarlanean egin duten Gaur 8 azokan ikus-entzunezkoa 09:00ak geroztik ikusi ahal izan da plazan zehar jarri dituzten telebistetan. Bost emakume baserritarren testigantzak biltzen dira 13 minutu pasako dokumentalean. Hauek dira protagonistak: Miren Jauregi (Aiesta-Beltza baserria, Arama), Amaia Alkorta (Kalbario baserria, Idiazabal), Itziar Etxeberria (Lizarraga baserria, Zaldibia), Maria Rosario Urretabizkaia (Agerre baserria, Arama) eta Anttoni Murgiondo (Beheko etxe baserria, Gabiria).
Ondoren omenaldia
Azokan urte gehien daraman Agustina Lopetegiri eta azokan familiako laugarren belaunaldiko ordezkari den Itziar Etxeberriari emakume baserritar bat irudikatzen duen oroigarri bana eman die ondoren Kimetz elkarteko ordezkari batek, eta dokumentalean parte hartu duen emakumeak gehituta, taldeko argazkia atera dute ondoren. Ekitaldia bukatzeko, Kimetzeko ordezkariak emakumeei oroigarriak banatzen aritu dira