11 eta 18 urte arteko gazteen artean literatura sustatzeko lehiaketa da; prosa eta poesia lanak aurkeztu dituzte bertan
Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, ekainaren 7an zozkatuko dituzte Mariaratzeko etxebizitzak. Guztira 38 etxebizitza dira, babestutako alokairukoak. Zozketan parte hartzeko, Etxebiden izena emanda egon behar da.
Goi tenstsioko linearen kontrako Goierriko plataformak, autopista elektrikoaren kontrako ibilaldia antolatu du iganderako. Goierriko bi puntu ezberdinetan hasiko da ibilaldia eta biak Mutiloan batuko dira. Ibilbideak hartuko dituen herri guztietan, eki...
Ordiziako Kimetz emakumeen elkarteak asteazkenero-asteazkenero azokara joaten diren emakumeak omendu ditu gaur goizean. Emakume horiek bai baserrian eta baita azokan egiten duten lana ikusarazteko antolatu dute omenaldia, Belen Balerdi Kimetzeko ordezkariak nabarmendu duenez. Laura Gomez Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun zuzendariak eta Igor Eguren alkateak ere parte hartu dute ekitaldian. Kimetzek eta Farapi antropologia aplikatuko zentroak elkarlanean egin duten Gaur 8 azokan ikus-entzunezkoa 09:00ak geroztik ikusi ahal izan da plazan zehar jarri dituzten telebistetan. Bost emakume baserritarren testigantzak biltzen dira 13 minutu pasako dokumentalean. Hauek dira protagonistak: Miren Jauregi (Aiesta-Beltza baserria, Arama), Amaia Alkorta (Kalbario baserria, Idiazabal), Itziar Etxeberria (Lizarraga baserria, Zaldibia), Maria Rosario Urretabizkaia (Agerre baserria, Arama) eta Anttoni Murgiondo (Beheko etxe baserria, Gabiria). Ondoren omenaldia Azokan urte gehien daraman Agustina Lopetegiri eta azokan familiako laugarren belaunaldiko ordezkari den Itziar Etxeberriari emakume baserritar bat irudikatzen duen oroigarri bana eman die ondoren Kimetz elkarteko ordezkari batek, eta dokumentalean parte hartu duen emakumeak gehituta, taldeko argazkia atera dute ondoren. Ekitaldia bukatzeko, Kimetzeko ordezkariak emakumeei oroigarriak banatzen aritu dira
Ataun eta Lazkao bitartean zirkulazioko istripu bat gertatu da, gaur goizean. Lazkaoko bidegurutzea baino lehentxeago izan da ezbeharra. Autoan zihoan lagun bat zauritu egin da. Bestetik, Gabirian luizia etorri da Gi-3381 errepidera (Alegia-Gabiria), g...
Ordiziako Santa Ana jaietako haurren aurreskuan azken urteetan sortutako arazoei –plazan leku eza, dantzari gehiegi, erakusle gutxi…– irtenbide bat emate aldera, aurreskurako izena eman behar dela eta entseguak ekainean egingo direla jakinara...
Mintzaturismoa ekimena antolatu dute Legazpin larunbaterako. Hamargarren urtea izango da aurtengoa, eta euskaraz hitz eginez egun atsegin bat pasatzea du oinarrian. Legazpiko euskaltegian du sorburua Mintzaturismoak, 2002an. Gurutze Arrieta, euskaltegiko zuzendariak azaldu duenez «ikasleei euskaltegian ikasitakoa praktikan jartzeko aukera bat eman nahi genien». Hala, euskaraz hitz egiteko maila zutenekin asteburuko irteerak egiten hasi ziren. Garai «apartak» izan zirela oroitzen du Anuntxi Andueza Legazpiko Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiko (EBPN) teknikariak. «Ikasleentzat oso gauza polita zen bi egunez euskaraz hitz egin ahal izatea», gaineratu du. Lehenengo bospasei urteetan asteburu osoko irteerak egin zituzten Euskal Herrian zehar. Baina, denborarekin ikasleen tipologia aldatu egin zen. «Ikasleak adinean aurrera joan ziren, askok ardura gehiago zituzten», dio Arrietak, eta hala, egun bateko irteerak antolatzeari ekin zioten. Garai beretsuan Mintzalaguna ekimena martxan jarri zen Legazpin. 2009. urtean izango zela uste du Anduezak, «urte hartatik aurrera, euskaltegiko ikasleak eta mintzalagunak batuta egin izan dugu Mintzaturismoa». Asteburuko irteera haietan 20 bat pertsona biltzen baziren, azken urteetako irteretan 30etik gora animatzen dira. Aurten, jada, «37k eman dute izena», dio Anduezak. Urduñara bisita Larunbatean egingo duten irteeran Urduña eta bere inguruak ezagutzeko aukera izango dute. 8:30ean irtengo dira Elizondo taberna paretik. Gujuliko ur jauzira egingo dute lehenengo bisita. Ondoren, Nerbioi ibaiaren [...]
La Salle Legazpi eskolako gurasoek osatutako Arco Iris taldeak Zumarragan, etzi, Agatha Cristie-ren ‘The Mousetrap’ antzezlanaren egokitzapena aurkeztuko du.
Denboraldia bukatu berritan, BKL taldeak senior mailako 4×4 saskibaloi txapelketa egingo du, ekainaren 2an. Iaz antolatu zuten aurrenekoz, eta herriko zein eskualdeko jende ugari parte hartu zuen. Hamasei taldek parte hartu ahal izango dute, eta...
Itsasondoko Kultura Batzordeak Sara Gomezen argazki erakusketa antolatu du. Ostiralean 19:00etan irekiko dute, eta astebetean egongo da ikusgai, ekainaren lehenera arte, Bizi Nahi jubilatu elkartean. Ordutegia 18:00etatik 20:00etara da, egunero. Gomez argazkilaria amezketarra da jaiotzez, eta Idiazabalen bizi da gaur egun. Iaz, esate baterako, Idiazabalgo lllati euskara elkarteak Gomezen argazkiekin argitaratu zuen herriko egutegia.
Euskal Telebistak gaur hasiko du Bi eta bat telesailaren bigarren aroa, 1990eko hamarkadako arrakastatik 21 urtera. Joxe Ramon Soroiz aktore legorretarrak egingo du orain ere Joxe Lontxoren papera. Lehen kapitulua gaur 22:00etan emango dute, ETB1en.
Jon Izagirrek atzoko Giroko etapan lortu zuen garaipena Ormaiztegiko Izagirre anaien jarraitzaile taldeak ere ospatu zuen. Ormaiztegiko taberna batean lasterketa jarraitu zuten gurasoek, lagunek eta beste zenbait jarraitzailek zoriondu zuten Jon, eta ...