BKLk 4×4 saskibaloi txapelketa antolatu du
Denboraldia bukatu berritan, BKL taldeak senior mailako 4×4 saskibaloi txapelketa egingo du, ekainaren 2an. Iaz antolatu zuten aurrenekoz, eta herriko zein eskualdeko jende ugari parte hartu zuen. Hamasei taldek parte hartu ahal izango dute, eta...
Denboraldia bukatu berritan, BKL taldeak senior mailako 4×4 saskibaloi txapelketa egingo du, ekainaren 2an. Iaz antolatu zuten aurrenekoz, eta herriko zein eskualdeko jende ugari parte hartu zuen. Hamasei taldek parte hartu ahal izango dute, eta goizetik iluntzera arte, 10 orduko etenik gabeko lehia izango da. Izena emateko BKLren webgunera jo daiteke.













