Festetako aurreskuan bikoteka eman beharko dute izena haurrek
Ordiziako Santa Ana jaietako haurren aurreskuan azken urteetan sortutako arazoei –plazan leku eza, dantzari gehiegi, erakusle gutxi…– irtenbide bat emate aldera, aurreskurako izena eman behar dela eta entseguak ekainean egingo direla jakinara...
Ordiziako Santa Ana jaietako haurren aurreskuan azken urteetan sortutako arazoei –plazan leku eza, dantzari gehiegi, erakusle gutxi…– irtenbide bat emate aldera, aurreskurako izena eman behar dela eta entseguak ekainean egingo direla jakinarazi dute antolatzaileek.
Gaur eta bihar artean eman behar da izena Barrenan (10:00-12:30 eta 17:00-19:00), eta neska-mutikoak bikoteka apuntatzea derrigorrezkoa da. Neskaren batek ez badu bikote mutilik aurkitzen, bi neskak eman ahal izango dute izena, baina bietako batek mutilen dantzak egin beharko ditu mutilez jantzita. Entseguak ekainean hasiko dira, Villa Eugenian.













