Igandean goi tentsioko linearen aurkako mendi martxa egingo dute
Goi tenstsioko linearen kontrako Goierriko plataformak, autopista elektrikoaren kontrako ibilaldia antolatu du iganderako. Goierriko bi puntu ezberdinetan hasiko da ibilaldia eta biak Mutiloan batuko dira. Ibilbideak hartuko dituen herri guztietan, eki...
Goi tenstsioko linearen kontrako Goierriko plataformak, autopista elektrikoaren kontrako ibilaldia antolatu du iganderako. Goierriko bi puntu ezberdinetan hasiko da ibilaldia eta biak Mutiloan batuko dira. Ibilbideak hartuko dituen herri guztietan, ekitalditxo bat eta argazkia egingo dituzte, ibilaldiaren zergatia azaldu eta herritarrak kontzientziatzeko. Ibilbide bat Zegamako plazatik hasiko da 10:00etan. Handik Segurako plazara joango dira 11:30etarako. 12:15ean iristea aurreikusten dute Zeraina eta handik Mutiloara joango dira. Beste ibilbidea berriz, Ezkio-Itsasotik hasiko da10:00etan eta 11:00etan Gabirian izango dira. Handik Ormaiztegira jeitsiko dira11:30ak alderako, eta segidan Mutiloara joango dira Zegamatik abiatuko den taldearekin bat eginez. Mutiloan egingo dute ekitaldi nagusia 12:30ean. Bertan azalduko dituzte goi tentsioko linearen kontra egoteko arrazoiak, besteak beste.













