Mintzaturismoa egingo dute euskara oinarri hartuta
Mintzaturismoa ekimena antolatu dute Legazpin larunbaterako. Hamargarren urtea izango da aurtengoa, eta euskaraz hitz eginez egun atsegin bat pasatzea du oinarrian. Legazpiko euskaltegian du sorburua Mintzaturismoak, 2002an. Gurutze Arrieta, euskaltegiko zuzendariak azaldu duenez «ikasleei euskaltegian ikasitakoa praktikan jartzeko aukera bat eman nahi genien». Hala, euskaraz hitz egiteko maila zutenekin asteburuko irteerak egiten hasi ziren. Garai «apartak» izan zirela oroitzen du Anuntxi Andueza Legazpiko Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiko (EBPN) teknikariak. «Ikasleentzat oso gauza polita zen bi egunez euskaraz hitz egin ahal izatea», gaineratu du. Lehenengo bospasei urteetan asteburu osoko irteerak egin zituzten Euskal Herrian zehar. Baina, denborarekin ikasleen tipologia aldatu egin zen. «Ikasleak adinean aurrera joan ziren, askok ardura gehiago zituzten», dio Arrietak, eta hala, egun bateko irteerak antolatzeari ekin zioten. Garai beretsuan Mintzalaguna ekimena martxan jarri zen Legazpin. 2009. urtean izango zela uste du Anduezak, «urte hartatik aurrera, euskaltegiko ikasleak eta mintzalagunak batuta egin izan dugu Mintzaturismoa». Asteburuko irteera haietan 20 bat pertsona biltzen baziren, azken urteetako irteretan 30etik gora animatzen dira. Aurten, jada, «37k eman dute izena», dio Anduezak. Urduñara bisita Larunbatean egingo duten irteeran Urduña eta bere inguruak ezagutzeko aukera izango dute. 8:30ean irtengo dira Elizondo taberna paretik. Gujuliko ur jauzira egingo dute lehenengo bisita. Ondoren, Nerbioi ibaiaren [...]
Legazpiko euskaltegian du sorburua Mintzaturismoak, 2002an. Gurutze Arrieta, euskaltegiko zuzendariak azaldu duenez «ikasleei euskaltegian ikasitakoa praktikan jartzeko aukera bat eman nahi genien». Hala, euskaraz hitz egiteko maila zutenekin asteburuko irteerak egiten hasi ziren.
Garai «apartak» izan zirela oroitzen du Anuntxi Andueza Legazpiko Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiko (EBPN) teknikariak. «Ikasleentzat oso gauza polita zen bi egunez euskaraz hitz egin ahal izatea», gaineratu du. Lehenengo bospasei urteetan asteburu osoko irteerak egin zituzten Euskal Herrian zehar. Baina, denborarekin ikasleen tipologia aldatu egin zen. «Ikasleak adinean aurrera joan ziren, askok ardura gehiago zituzten», dio Arrietak, eta hala, egun bateko irteerak antolatzeari ekin zioten.
Garai beretsuan Mintzalaguna ekimena martxan jarri zen Legazpin. 2009. urtean izango zela uste du Anduezak, «urte hartatik aurrera, euskaltegiko ikasleak eta mintzalagunak batuta egin izan dugu Mintzaturismoa». Asteburuko irteera haietan 20 bat pertsona biltzen baziren, azken urteetako irteretan 30etik gora animatzen dira. Aurten, jada, «37k eman dute izena», dio Anduezak.
Urduñara bisita
Larunbatean egingo duten irteeran Urduña eta bere inguruak ezagutzeko aukera izango dute. 8:30ean irtengo dira Elizondo taberna paretik. Gujuliko ur jauzira egingo dute lehenengo bisita. Ondoren, Nerbioi ibaiaren iturburura eta begiratokira joango dira.
Urduñan paseotxo bat emateko denbora izango dute eguerdian, bazkaltzera joan aurretik. Behin Urduñan bazkari legea eginda, marmelada ekologikoa nola egiten den ikusteko aukera ere izango dute, eguna amaitzeko.














