Nafarroako erresumaren konkista, GoiBerriren hurrengo alean
[Beñi Agirre Nafarroako erresumaren sorreraz hitz egiten]
GoiBerri aldizkariaren ale berriak, Nafarroako erresumaren konkistari begiratuko dio, Ausa Gazteluko ekitaldia oinarri hartuta. Beñi Agirre historialariaren eskutik egin dute atzera bidaia. Zaldibian asteburuan piztuko duten txondorra eta Ai Laket elkarteak burutzen dituen droga azterketak ere ale berean landuko dituzten gaiak dira. Argazki zaharrari dagokionez, Legazpiko iraganari begiratuko diote ale honetan, eta ibilbidea, Ataundik barrena egindakoa da.













