Emakumeen lasterketa antolatu dute aurrenekoz Ordizian
Ordiziako Udaleko merkataritza, berdintasuna eta kirol sailek Ordizian merkatari elkarteekin antolatu duten Ordizian Kirolean III. astearen barruan, emakumeen lasterketa da datorren astean egingo den ekitaldirik nabarmenenetakoa. Ekainaren 2an izango da, larunbata, 18:00etan. Majori kiroldegian, Urrutia eta Vicuña kirol dendetan, eta lasterketa egunean udaletxeko arkupeetan eman ahal izango da izena, hiru euro ordainduta. Parte hartzen duten guztiei elastiko bat oparituko diete. Lasterketa bost kilometrokoa da. Kirol aste hori antolatzeko garaian egon den elkarlana nabarmendu zuen atzo Izaro Intsausti zinegotziak. Harekin batera, Juan Mari Gereñu kirol zinegotzia eta Ordizian elkarteko ordezkari Miren Ajuria izan ziren. Egitarau “anitz eta zabala” antolatu dute astelehenean hasi eta ekainaren 3ra arte iraungo duen ekimenerako. Intsaustiren esanetan, emakumeen kirola sustatzeko ahalegin bat ere badago ekimen horren atzean. Ordizian elkarteak, berriz, hiru ekitaldi nagusi antolatu ditu aste horretarako: astelehenetik ekainaren 1era egingo den Erosketa Ordizian maratoia; maiatzaren 30ean egingo den Pintxo Osasungarrien lehiaketa; eta maiatzaren 31ko Erosi eroso ekimena. Hauxe da egitaraua: Hilak 28, astelehena. Molestias Clownicas antzezlana, 19:00etan Barrenan. Hilak 29, asteartea. Generoa eta osasuna. Kirolarekin jabetu hitzaldia 18:30ean D’elikatuzen. Idoia Lekua izango da hizlaria. Hilak 30, asteazkena. Pintxo osasungarrien lehiaketa Plaza Nagusian (18:00-20:00). Hilak 31, osteguna. Erosi eroso ekintza (10:00-20:00). Ekainak 1. Trialsin erakustaldia (18:30) eta [...]
Ordiziako Udaleko merkataritza, berdintasuna eta kirol sailek Ordizian merkatari elkarteekin antolatu duten Ordizian Kirolean III. astearen barruan, emakumeen lasterketa da datorren astean egingo den ekitaldirik nabarmenenetakoa. Ekainaren 2an izango da, larunbata, 18:00etan. Majori kiroldegian, Urrutia eta Vicuña kirol dendetan, eta lasterketa egunean udaletxeko arkupeetan eman ahal izango da izena, hiru euro ordainduta. Parte hartzen duten guztiei elastiko bat oparituko diete. Lasterketa bost kilometrokoa da.
Kirol aste hori antolatzeko garaian egon den elkarlana nabarmendu zuen atzo Izaro Intsausti zinegotziak. Harekin batera, Juan Mari Gereñu kirol zinegotzia eta Ordizian elkarteko ordezkari Miren Ajuria izan ziren. Egitarau “anitz eta zabala” antolatu dute astelehenean hasi eta ekainaren 3ra arte iraungo duen ekimenerako. Intsaustiren esanetan, emakumeen kirola sustatzeko ahalegin bat ere badago ekimen horren atzean.
Ordizian elkarteak, berriz, hiru ekitaldi nagusi antolatu ditu aste horretarako: astelehenetik ekainaren 1era egingo den Erosketa Ordizian maratoia; maiatzaren 30ean egingo den Pintxo Osasungarrien lehiaketa; eta maiatzaren 31ko Erosi eroso ekimena.
Hauxe da egitaraua:
Hilak 28, astelehena. Molestias Clownicas antzezlana, 19:00etan Barrenan.
Hilak 29, asteartea. Generoa eta osasuna. Kirolarekin jabetu hitzaldia 18:30ean D’elikatuzen. Idoia Lekua izango da hizlaria.
Hilak 30, asteazkena. Pintxo osasungarrien lehiaketa Plaza Nagusian (18:00-20:00).
Hilak 31, osteguna. Erosi eroso ekintza (10:00-20:00).
Ekainak 1. Trialsin erakustaldia (18:30) eta capoeira erakustaldia (19:00), Garagartzan.
Ekainak 2. Umeen moto-txirrindu lasterketa (12:00). Ipuin kontalaria (12:30). Emakumeen lasterketa (18:00). Gimnasia erakustaldia (19:00). Emakume kirolariei omenaldia (19:30).
Ekainak 3. Gaztaren ibilbidea.













