Girokoa izan da itzuli handi batean Izagirrek lortu duen lehen garaipena
Jon Izagirre ormaiztegiarrak denboraldiko bigarren garaipena eta itzuli handi bateko lehena lortu zuen herenegun Limone sul Garda eta Falzes (Austria) arteko lasterketan. Italiako Giroko 16. etapan izan da, 177 kilometroko ibilbidea egin ondoren. Hamar kidek osatutako ihesaldiaren barruan zihoan Izagirre anaietan gazteena, eta 100 kilometro eman zituen ihesean. Helmugara iristeko lau kilometro falta zireneko azken igoeran jo zuen erasoan aurkari guztiak atzean utzi zituen. Igoeran lortutako errentari ondo eutsi zion azken kilometroetan, eta helmugara bera bakarrik iritsi zen, besteak atzeraxeago zetozela, eta garaipenaren jabe egin zen ormaiztegiarra. Lau ordu eta bi minutuko denboran iritsi zen metara. Festa giroan ospatu zuten Jon Izagirre eurengandik oso hurrun bazegoen ere, ondoan balute bazalaxe ospatu zuten Ormaiztegin Izagirre anaien jarraitzaile taldeak anaietan gazteenaren garaipena. Iluntzean, herrriko taberna batean bilduta zeuden gurasoen, jarraitzaileen eta herritarren zorionak jaso zituen etengabe Izagirrek, eta txaloak, besarkadak eta txanpaina ere banatu zuten garaipena ospatzeko.
Hamar kidek osatutako ihesaldiaren barruan zihoan Izagirre anaietan gazteena, eta 100 kilometro eman zituen ihesean. Helmugara iristeko lau kilometro falta zireneko azken igoeran jo zuen erasoan aurkari guztiak atzean utzi zituen. Igoeran lortutako errentari ondo eutsi zion azken kilometroetan, eta helmugara bera bakarrik iritsi zen, besteak atzeraxeago zetozela, eta garaipenaren jabe egin zen ormaiztegiarra. Lau ordu eta bi minutuko denboran iritsi zen metara.
Festa giroan ospatu zuten
Jon Izagirre eurengandik oso hurrun bazegoen ere, ondoan balute bazalaxe ospatu zuten Ormaiztegin Izagirre anaien jarraitzaile taldeak anaietan gazteenaren garaipena.
Iluntzean, herrriko taberna batean bilduta zeuden gurasoen, jarraitzaileen eta herritarren zorionak jaso zituen etengabe Izagirrek, eta txaloak, besarkadak eta txanpaina ere banatu zuten garaipena ospatzeko.














