Goierriko Bilduko alkateak ere Nafarroan erraustegia ezartzearen aurka azaldu dira
Goierri, Arabako lautada eta Sakanako alkateek emandako prentsaurrekoan jakinarazi dute bakoitza bere erkidegoko arartekoarengana joko dutela, Nafarroako Gobernuak erraustegia ezarri nahi duela uste dutelako. Erabaki hori “gure eskualdeetako herritar...
Goierri, Arabako lautada eta Sakanako alkateek emandako prentsaurrekoan jakinarazi dute bakoitza bere erkidegoko arartekoarengana joko dutela, Nafarroako Gobernuak erraustegia ezarri nahi duela uste dutelako. Erabaki hori “gure eskualdeetako herritarron iritzia kontuan hartu gabe eta erraustegiak berak sortuko lituzkeen kalteak aintzat hartu gabe” egingo dela salatu dute Bilduko alkateek.Hiru eskualdeetako Bilduko alkateek erraustegia martxan jartzeak biztanleendako izango lukeen eragin kaltegarria salatu dute, bai osasun arloan, bai garapen ekonomikoari dagokionean ere.