Ipuin musikatua egingo dute gaur Lazkatxikiko umeek
Lazkaotxiki musika eskolako Lazkaoko ikasle gazteenek lehenbiziko aldiz jende aurrean ikuskizuna egingo dute. Ipuin musikatu bat antzeztuko dute, gaur 18:00etan, Areria antzokian: Mozart txirula magikoaren bila. Salzburgon girotua, musikagile klasikoar...
Lazkaotxiki musika eskolako Lazkaoko ikasle gazteenek lehenbiziko aldiz jende aurrean ikuskizuna egingo dute. Ipuin musikatu bat antzeztuko dute, gaur 18:00etan, Areria antzokian: Mozart txirula magikoaren bila. Salzburgon girotua, musikagile klasikoaren inguruan atondutako ipuina kontatuko dute, herrialde askotako musikez eta dantzez lagunduta, ordubeteko saioan.
Lau eta bederatzi urte arteko haurrek parte hartuko dute. Kurtso bukaera aldean, eta urte osoan ia hilero ekitaldiren bat egin ostean, ekitaldi berritzailea aurkeztuko du musika eskolak. Musika hizkuntza ikasgaikoek bakarrik osatuko dute ikuskaria.
Haurrak ikuskariko izar
«Urte guztian banatzen ditugu kalean edo publiko aurrean ekitaldiak, ikasle denak ateratzeko. Txikienekin hutsunea zegoen orain arte, eta ikasturte bukaeran beraiei protagonismoa emango zaie, lehen aldiz», azaldu du Nerea Barandiaran zuzendariak.
Formatu bereziko ipuin musikatua herritar ororentzat irekia da, baina bereziki haur txikientzat zuzenduta dago.