Mendi martxa egingo dute igandean goi tentsioko linearen aurka protestan
Goi tenstsioko linearen kontrako Goierriko plataformaren agerraldiak orain arte udaletxeko bilera eta hitzaldi formatukoak izan badira ere, kalera irten, eta igande honetarako mendi ibilaldi bat antolatu dute. Joan den ostegun iluntzean Zerainen egin zuten prentsaurrekoan azaldu zutenez, autopista elektrikoaren kontrako ibilaldi hau Goierriko bi puntu ezberdinetan hasiko da, eta biak Mutiloan batuko dira. Ibilbideak hartuko dituen herri guztietan, ekitalditxo bat eta argazkia egingo dituzte, ibilaldiaren zergatia azaldu eta herritarrak kontzientziatzeko. Ibilbide bat Zegamako plazan hasiko da 10:00etan. Handik Segurako plazara joango dira 11:30earako. 12:15ean iristea aurreikusten dute Zeraina eta handik Mutiloara joango dira. Beste ibilbidea, berriz, Ezkio-Itsason hasiko da10:00etan eta 11:00etan Gabirian izango dira. Handik Ormaiztegira jeitsiko dira 11:30ak alderako, eta segidan Mutiloara joango dira Zegamatik abiatuko den taldearekin bat egiteko. Mutiloan egingo dute, beraz, ekitaldi nagusia, 12:30ean. Bertan azalduko dituzte goi tentsioko linearen kontra egoteko arrazoiak, besteak beste. Aurka egoteko arrazoi asko Iñaki Ugalde Mutiloako alkateak azaldu duenez, «osasun arazoak ekarriko lizkieke proiektu honek Zerain, Mutiloa, Ormaiztegi eta Gabiriako biztanleei, herrigunetik oso-oso gertu pasako litzatekeelako linea, eta naturan, turismoan eta jarduera sozio-ekonomikoan ere kalteak sortuko lituzke». Proiektu honen kontra egiteko, jada lanean hasita daude gainera. Mozioa onartu zen herri gehienetan plataforma bat sortu da autopista elektrikoaren aurka. Horrez gain, [...]
Joan den ostegun iluntzean Zerainen egin zuten prentsaurrekoan azaldu zutenez, autopista elektrikoaren kontrako ibilaldi hau Goierriko bi puntu ezberdinetan hasiko da, eta biak Mutiloan batuko dira. Ibilbideak hartuko dituen herri guztietan, ekitalditxo bat eta argazkia egingo dituzte, ibilaldiaren zergatia azaldu eta herritarrak kontzientziatzeko.
Ibilbide bat Zegamako plazan hasiko da 10:00etan. Handik Segurako plazara joango dira 11:30earako. 12:15ean iristea aurreikusten dute Zeraina eta handik Mutiloara joango dira.
Beste ibilbidea, berriz, Ezkio-Itsason hasiko da10:00etan eta 11:00etan Gabirian izango dira. Handik Ormaiztegira jeitsiko dira 11:30ak alderako, eta segidan Mutiloara joango dira Zegamatik abiatuko den taldearekin bat egiteko.
Mutiloan egingo dute, beraz, ekitaldi nagusia, 12:30ean. Bertan azalduko dituzte goi tentsioko linearen kontra egoteko arrazoiak, besteak beste.
Aurka egoteko arrazoi asko
Iñaki Ugalde Mutiloako alkateak azaldu duenez, «osasun arazoak ekarriko lizkieke proiektu honek Zerain, Mutiloa, Ormaiztegi eta Gabiriako biztanleei, herrigunetik oso-oso gertu pasako litzatekeelako linea, eta naturan, turismoan eta jarduera sozio-ekonomikoan ere kalteak sortuko lituzke».
Proiektu honen kontra egiteko, jada lanean hasita daude gainera. Mozioa onartu zen herri gehienetan plataforma bat sortu da autopista elektrikoaren aurka. Horrez gain, firma bilketak ere egin dituzte –udaletxeetako karguen artean batez ere–, eta Espainiako Delegazioan aurkeztuko dituzte laster sinadura guztiak.
Nafarroako Deikaztelu herritik Ezkio-Itsasoko subestasiorako bidean 120 kilometrotan 166 udalerritatik pasako litzatekeen linea honek 400 kilowatteko potentzia garraiatuko luke, eta 50 metro inguruko posteak jarriko lirateke 500 metrotik 500 metrora.
Plataformako kideek «proiektu honen aurka egiteko» ibilaldian parte hartzeko deia zabaldu diete goierritar guztiei.














