Ordizia eta Itsasondo arteko AHTaren amaitutako lanak, bideoz
Youtubeko Irekia kanalean azaldu dutenez, “Hau da Jaurlaritzari dagokion Gipuzkoako adarrean amaitu den lehen tartea. Zati hau Sustapen Ministeritzak jaso du dagoeneko, Ministeritzaren menpe dagoen ADIF-ek trenbideak ipini ditzan. Zati honek Ordizia, Itsasondo eta Legorretako udalerriak igarotzen ditu. Trazaduraren luzera, guztira, 2.860 metrokoa da eta horietatik 2.814 metro Ordiziako tunelak ditu. Gainerako 46 metroak aire zabalean doaz. Tunelak larrialdietarako galeria bat du, luzeran 428 metro dituena”.