Pello Gibelalde legazpiarra izango da Adegiko presidente berria
Pello Gibelalde legazpiarra izango da gaurtik aurrera Adegiko, Gipuzkoako Enpresarien Elkarteko presidente. Olaberriako Hine enpresaren sortzailea da Gibelalde. Hine enpresa beste sei herrialdetara zabaldu da urte hauetan: AEBetara, Erresuma Batura, Txinara, Indiara eta Brasilera. Bestalde, Gibelalde azken hamabi urteetan Adegiko batzorde eragileko kide izan da. Legazpiarrak Eduardo Zubiaurreren lekukoa hartuko du. Postura aurkeztu den hautagai bakarra izan da. 67 urte ditu Gibelaldek, eta berak sortutako Hine enpresak 300ndik gora langile ditu egun. Bai Gibelaldek eta bai bere enpresak hainbat sari jaso dituzte. Enpresa gizonak Joxe Mari Korta saria jaso zuen 2009. urtean eta 2010.ean, berriz, bizitza osoan zehar eginiko lanagatiko aitortza jaso zuen.
67 urte ditu Gibelaldek, eta berak sortutako Hine enpresak 300ndik gora langile ditu egun. Bai Gibelaldek eta bai bere enpresak hainbat sari jaso dituzte. Enpresa gizonak Joxe Mari Korta saria jaso zuen 2009. urtean eta 2010.ean, berriz, bizitza osoan zehar eginiko lanagatiko aitortza jaso zuen.