200 lagundik gora elkartu ziren atzo Autopista Elektrikoaren kontra
Atzo goizetik eguerdira bitartean Goierriko zenbait herritan Autopista Elektrikoaren kontrako aldarrikapenak entzun ziren, Mutiloan amaitu ziren mendi martxen harira. Bi martxa atera ziren, aurreikusi bezala, goizeko 10:00etan; bata Zegamatik eta bestea Ezkio-Itsasotik. Ibilbidearen barruan gelditzen ziren herrietan geldialditxo bat egin eta mendi martxaren zergatia azaltzen zuten. Eguerdiko 12:30ak aldera egin zuten bat bi ibilbideek. Mutiloako frontoian batu ziren guztiak eta bertan egin zuten elkarretaratze handiena. Beste behin, goi tentsioko linea honen proiektua gelditzeko eskatu zuten, eta gelditzeko zeuden arrazoiak azaldu zituzten. Iñaki Ugalde Mutiloako alkateak adierazi duenez «oso balorazio posotiboa egiten dugu larunbatean egin zenaren inguruan». «Gehienbat Mutiloa eta Zeraingo jendea izan zen larunbateko martxara inguratu zena, baina Gabiria, Ormaiztegi, Ezkio-Itsaso eta beste herri batzuetako jendea ere inguratu da». Jende asko mendi martxara joan ez bazen ere, Mutiloako ekitaldira azaldu zen, proiektuaren kontra daudenei euren babesa azaltzera». Primerako eguraldia lagun, «300era iritsi gabe, baina 200dik gora lagun» elkartu zirela Mutiloan azaldu dute antolatzaileek, eta jendearen partehartzearekin «oso gustura» azaldu dira. Lana ez da hemen amaitu ordea. Epe laburrera aurreikusten duten hurrengo elkarretaratzea Lazkaon egingo dute. Ekainak 9an Nazioen Munduak bertan antolatu duen festa egunean, agerraldiren bat egiteko asmoa dute. Bestalde, Autopista Elektrikorik Ez plataformako aholkulari den Alberto Friasek hitzaldia emango [...]
Atzo goizetik eguerdira bitartean Goierriko zenbait herritan Autopista Elektrikoaren kontrako aldarrikapenak entzun ziren, Mutiloan amaitu ziren mendi martxen harira. Bi martxa atera ziren, aurreikusi bezala, goizeko 10:00etan; bata Zegamatik eta bestea Ezkio-Itsasotik. Ibilbidearen barruan gelditzen ziren herrietan geldialditxo bat egin eta mendi martxaren zergatia azaltzen zuten. Eguerdiko 12:30ak aldera egin zuten bat bi ibilbideek. Mutiloako frontoian batu ziren guztiak eta bertan egin zuten elkarretaratze handiena. Beste behin, goi tentsioko linea honen proiektua gelditzeko eskatu zuten, eta gelditzeko zeuden arrazoiak azaldu zituzten.
Iñaki Ugalde Mutiloako alkateak adierazi duenez «oso balorazio posotiboa egiten dugu larunbatean egin zenaren inguruan». «Gehienbat Mutiloa eta Zeraingo jendea izan zen larunbateko martxara inguratu zena, baina Gabiria, Ormaiztegi, Ezkio-Itsaso eta beste herri batzuetako jendea ere inguratu da». Jende asko mendi martxara joan ez bazen ere, Mutiloako ekitaldira azaldu zen, proiektuaren kontra daudenei euren babesa azaltzera». Primerako eguraldia lagun, «300era iritsi gabe, baina 200dik gora lagun» elkartu zirela Mutiloan azaldu dute antolatzaileek, eta jendearen partehartzearekin «oso gustura» azaldu dira.
Lana ez da hemen amaitu ordea. Epe laburrera aurreikusten duten hurrengo elkarretaratzea Lazkaon egingo dute. Ekainak 9an Nazioen Munduak bertan antolatu duen festa egunean, agerraldiren bat egiteko asmoa dute.
Bestalde, Autopista Elektrikorik Ez plataformako aholkulari den Alberto Friasek hitzaldia emango du gaur arratsaldeko 19:30ean, Zegamako Kultur Etxean, proiektu honen xehetasunak azaltzeko.