Atzo goizetik eguerdira bitartean Goierriko zenbait herritan Autopista Elektrikoaren kontrako aldarrikapenak entzun ziren, Mutiloan amaitu ziren mendi martxen harira. Bi martxa atera ziren, aurreikusi bezala, goizeko 10:00etan; bata Zegamatik eta bestea Ezkio-Itsasotik. Ibilbidearen barruan gelditzen ziren herrietan geldialditxo bat egin eta mendi martxaren zergatia azaltzen zuten. Eguerdiko 12:30ak aldera egin zuten bat bi ibilbideek. Mutiloako frontoian batu ziren guztiak eta bertan egin zuten elkarretaratze handiena. Beste behin, goi tentsioko linea honen proiektua gelditzeko eskatu zuten, eta gelditzeko zeuden arrazoiak azaldu zituzten. Iñaki Ugalde Mutiloako alkateak adierazi duenez «oso balorazio posotiboa egiten dugu larunbatean egin zenaren inguruan». «Gehienbat Mutiloa eta Zeraingo jendea izan zen larunbateko martxara inguratu zena, baina Gabiria, Ormaiztegi, Ezkio-Itsaso eta beste herri batzuetako jendea ere inguratu da». Jende asko mendi martxara joan ez bazen ere, Mutiloako ekitaldira azaldu zen, proiektuaren kontra daudenei euren babesa azaltzera». Primerako eguraldia lagun, «300era iritsi gabe, baina 200dik gora lagun» elkartu zirela Mutiloan azaldu dute antolatzaileek, eta jendearen partehartzearekin «oso gustura» azaldu dira. Lana ez da hemen amaitu ordea. Epe laburrera aurreikusten duten hurrengo elkarretaratzea Lazkaon egingo dute. Ekainak 9an Nazioen Munduak bertan antolatu duen festa egunean, agerraldiren bat egiteko asmoa dute. Bestalde, Autopista Elektrikorik Ez plataformako aholkulari den Alberto Friasek hitzaldia emango [...]
Ekainaren 29tik uztailaren 1era, San Pedro jaiak ospatuko dituzte Arriaranen. Ostiraleko egitaraua: 11:30. Suziriak 12:00. Meza 13:00. Zizka-mizkak elkartean 13:00. Trikitilarien hasiera. 14:00. Herri bazkaria. 17:30. Karta txapelketa, musean eta punt...
Urretxu-Zumarragako Sekundino Esnaola musika eskolako irakaslea da, eta 'combo'-en arduraduna; ikaslez osatutako bederatzi taldek kontzertua emango dute datorren ostiral arratsaldean Zelai Arizti parkean
Asteazkenean, ekainak 6, sozio-ekonomiaren inguruko hitzaldia egingo dute Igartza jauregian, “Irtenbidea badago, eraldaketa soziala eta burujabetza” lemapean.
Aurretik bazekiten zaila izango zela, eta hala gertatu da. Etxean hiruna berdindu eta gero, Levantek 2-1 irabazi dio Beasaini, igoera faseko lehen kanporaketaren bueltako partidan. Ilusioz eta indarrez atera ziren Iker Lasaren mutilak zelaira, eta aurreneko minutuetan, beraiek izan ziren jokorik onena erakutsi zutenak; bi aukera garbi ere izan zituzten, baina ez zuten asmatu. Urduritasunaren eragina ere nabaritu zuten beasaindarrek; baloi ugari galdu zituzten erdialdean, eta horrek Levanteri erasoan ateratzeko aukera eman zion. 23. minutuan, Dani Galanek etxekoen lehen gola egin zuen, Txustaren akats bat aprobetxatuta. Bigarren zatian ere gogotsu atera ziren beasaindarrak, erasoan, berehala gola egiteko prest. Kosta egin zitzaien, ordea. 55. minutuan, Korner batean, epaileak beasaindarren aldeko penaltia adierazi zuen, baina Arregik ez zuen asmatu. Hamar minutu geroago, eztabaida eragin zuen jokaldia iritsi zen, epaileak Artolaren jokaldia baliogabetu zuen, ustez jokoz kanpo zegoelakoan. Baina beasaindarrek ez zuten etsi, eta partida bukatzeko sei minuturen faltan, epaileak beasaindarren aldeko bigarren penaltia adierazi zuen. Sarasolak ez zuen hutsik egin. Denbora bukatzear zen, baina beasaindarrek beste gol bat behar zuten. Imaz kanporatu eta gero, 9 jokalarirekin ari ziren Iker Lasarenak. Kontraeraso batean, ordea, Levanteko Roger izan zen 2-1ekoa egin zuena. Hantxe bukatu ziren beasaindarren esperantza guztiak. Sailkatzerik lortu ez badute ere, entrenatzailea [...]
Euskal Herriko txapelketan lehenengo postuetan dira Ekin Raid Ternua taldeko kideak
Gipuzkoako XXXII. Eskolarteko Bertsolari Txapelketa azken geltokira iritsi da. Maiatzean zehar Gipuzkoako herri ezberdinetan kanporaketak jokatu ondoren, datorren ostiralean jokatuko da finala Andoaingo Bastero kultur gunean. Pasa den ostiralean jokatu zen bosgarren eta azken kanporaketa Legazpin. Bertan erabaki zen zein bertsolarik kantatuko duten Andoaingo finalean, gaztetxoen zein gazteen mailan. Hiru taldek neurtu zituzten indarrak gaztetxoen mailan: Lazkaoko bi, Paul Iruretagoiena, Aizpea Garmendia, Andoni Mikelarena eta Oihane Lazkanoiturburu A taldean, eta Irati Saez, Ainhoa Lasa, Ander Aierza eta Leire Agirre B taldean, eta Ordizitik Iraitz Sarasola, Gartxot Ramirez, Oier Ibarzabal eta Maddi Etxeberria. Kanporaketa honetako bi taldek lortu zuten finalerako txartela, Lazkaoko A taldeak eta Ordiziakoak. Zarauzko talde bat izango dute aurkari ostiralean. Gazteen mailan, aldiz, zazpi bertsolari igo ziren oholtzara: Mikel Tapia (Ataun), Gemma Urteaga (Beasain), Iñaki Rezusta (Ormaiztegi), Joanes Etxaide (Zegama), Mikel Oria (Zerain), Aitor Irastortza (Zaldibia) eta Jokin Bergara (Eibar). Maila handia erakutsi zute guztiek. Kanporaketa honetako Gemma Urteaga, Jokin Bergara eta Joanes Etxaide izango dira finalean. Aurreko hiru kanporaketetatik sailkatutako beste bertsolariekin neurtu beharko dituzte indarrak: Eñaut Martikorena, (Hernani), Mikel Iturriotz (Urretxu), Haritz Mujika (Asteasu), Amaia Urbieta (Zarautz) eta Ane Zuazubiskar (Arrasate). Finala, Andoaingo Bastero kultur gunean jokatuko da datorren ostiralean, 16:00etan hasiko den bertso jaialdian.
Ekainaren 13an, asteazkenarekin, Beasaingo Zero Zabor taldeak hitzaldia egingo du, 19:00etan, Igartza jauregian.
Virginiaz Imaz clownak Molestias Clownicas antzezlana egingo du gaur Barrenako areto nagusian, 19:00etan. Ordizian kirolean III. asteari hasiera emango dio ekimen honek, eta Emakumeen Osasunaren Aldeko Nazioarteko Egunarekin bat egiten du. Umorea eta a...
Ertzaintzak 31 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur goizean Ordizian, ilobari gasolina bota eta su emateko mehatxua egin ondoren. Horrez gain, zenbait senide jo eta mehatxatu dituela ere esan du Ertzaintzak. Herrizaingo sailaren iturriek diotenez, ert...