Beasainek agur esan dio igoera faseari, Levanten 2-1 galdu eta gero
Aurretik bazekiten zaila izango zela, eta hala gertatu da. Etxean hiruna berdindu eta gero, Levantek 2-1 irabazi dio Beasaini, igoera faseko lehen kanporaketaren bueltako partidan. Ilusioz eta indarrez atera ziren Iker Lasaren mutilak zelaira, eta aurreneko minutuetan, beraiek izan ziren jokorik onena erakutsi zutenak; bi aukera garbi ere izan zituzten, baina ez zuten asmatu. Urduritasunaren eragina ere nabaritu zuten beasaindarrek; baloi ugari galdu zituzten erdialdean, eta horrek Levanteri erasoan ateratzeko aukera eman zion. 23. minutuan, Dani Galanek etxekoen lehen gola egin zuen, Txustaren akats bat aprobetxatuta. Bigarren zatian ere gogotsu atera ziren beasaindarrak, erasoan, berehala gola egiteko prest. Kosta egin zitzaien, ordea. 55. minutuan, Korner batean, epaileak beasaindarren aldeko penaltia adierazi zuen, baina Arregik ez zuen asmatu. Hamar minutu geroago, eztabaida eragin zuen jokaldia iritsi zen, epaileak Artolaren jokaldia baliogabetu zuen, ustez jokoz kanpo zegoelakoan. Baina beasaindarrek ez zuten etsi, eta partida bukatzeko sei minuturen faltan, epaileak beasaindarren aldeko bigarren penaltia adierazi zuen. Sarasolak ez zuen hutsik egin. Denbora bukatzear zen, baina beasaindarrek beste gol bat behar zuten. Imaz kanporatu eta gero, 9 jokalarirekin ari ziren Iker Lasarenak. Kontraeraso batean, ordea, Levanteko Roger izan zen 2-1ekoa egin zuena. Hantxe bukatu ziren beasaindarren esperantza guztiak. Sailkatzerik lortu ez badute ere, entrenatzailea [...]
Aurretik bazekiten zaila izango zela, eta hala gertatu da. Etxean hiruna berdindu eta gero, Levantek 2-1 irabazi dio Beasaini, igoera faseko lehen kanporaketaren bueltako partidan. Ilusioz eta indarrez atera ziren Iker Lasaren mutilak zelaira, eta aurreneko minutuetan, beraiek izan ziren jokorik onena erakutsi zutenak; bi aukera garbi ere izan zituzten, baina ez zuten asmatu.
Urduritasunaren eragina ere nabaritu zuten beasaindarrek; baloi ugari galdu zituzten erdialdean, eta horrek Levanteri erasoan ateratzeko aukera eman zion. 23. minutuan, Dani Galanek etxekoen lehen gola egin zuen, Txustaren akats bat aprobetxatuta.
Bigarren zatian ere gogotsu atera ziren beasaindarrak, erasoan, berehala gola egiteko prest. Kosta egin zitzaien, ordea. 55. minutuan, Korner batean, epaileak beasaindarren aldeko penaltia adierazi zuen, baina Arregik ez zuen asmatu. Hamar minutu geroago, eztabaida eragin zuen jokaldia iritsi zen, epaileak Artolaren jokaldia baliogabetu zuen, ustez jokoz kanpo zegoelakoan. Baina beasaindarrek ez zuten etsi, eta partida bukatzeko sei minuturen faltan, epaileak beasaindarren aldeko bigarren penaltia adierazi zuen. Sarasolak ez zuen hutsik egin.
Denbora bukatzear zen, baina beasaindarrek beste gol bat behar zuten. Imaz kanporatu eta gero, 9 jokalarirekin ari ziren Iker Lasarenak. Kontraeraso batean, ordea, Levanteko Roger izan zen 2-1ekoa egin zuena. Hantxe bukatu ziren beasaindarren esperantza guztiak.
Sailkatzerik lortu ez badute ere, entrenatzailea eta klubeko arduradunak gustura agertu dira, bai joaneko eta bai bueltako partidetan egindako jokoarekin, eta batez ere, taldeak egindako denboraldi borobilarekin.