Gizon atxilotu dute Ordizian ilobari erretzeko mehatxua egin diolako
Ertzaintzak 31 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur goizean Ordizian, ilobari gasolina bota eta su emateko mehatxua egin ondoren. Horrez gain, zenbait senide jo eta mehatxatu dituela ere esan du Ertzaintzak. Herrizaingo sailaren iturriek diotenez, ert...
Ertzaintzak 31 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur goizean Ordizian, ilobari gasolina bota eta su emateko mehatxua egin ondoren. Horrez gain, zenbait senide jo eta mehatxatu dituela ere esan du Ertzaintzak. Herrizaingo sailaren iturriek diotenez, ertzainek etxebizitzaren atea bota behar izan dute gizonezkoa atxilotzeko garaian, eta han, gasolina ontzi bat, soldatzeko erregailu ba eta labana handi bat atzeman dituzte. Ertzaintzak dioenez, gizonezko hori 32. aldiz atxilotu dute eta 30 aldiz egona da espetxean. Lapurreta, mehatxu eta autoritateari eraso egiteagatik atxilotu izan dute, Ertzaintzak dioenez.
Atxilotuaren senitarteko batek deitu dio Ertzaintzari gaur, 11:30ak aldera, esanez “egoera oso larri” baten aurrean zeudela. Gizonezko gasolina bota dio ilobari, erretzeko mehatxu egin dio eta etxe barruan gorde da. Iturri horien arabera, ertzainek etxearen atea bota dute, eta sartu direnean atxilotuak gasolina bota die, ‘pit-bull’ arrazako zakurrari ertzainei eraso egiteko eskatu dio eta ertzainei ere aurre egin die. Ertzaintzaren arabera, lekuko bat labana batekin zauritu atxilotuak eta haren arreba bat behin eta berriz jo du ostikoz. Hiru zaurituak osasun zentro batera eraman dituzte.