Goierriko ordezkaritza zabala bertsolari txapelketan
Gipuzkoako XXXII. Eskolarteko Bertsolari Txapelketa azken geltokira iritsi da. Maiatzean zehar Gipuzkoako herri ezberdinetan kanporaketak jokatu ondoren, datorren ostiralean jokatuko da finala Andoaingo Bastero kultur gunean. Pasa den ostiralean jokatu zen bosgarren eta azken kanporaketa Legazpin. Bertan erabaki zen zein bertsolarik kantatuko duten Andoaingo finalean, gaztetxoen zein gazteen mailan. Hiru taldek neurtu zituzten indarrak gaztetxoen mailan: Lazkaoko bi, Paul Iruretagoiena, Aizpea Garmendia, Andoni Mikelarena eta Oihane Lazkanoiturburu A taldean, eta Irati Saez, Ainhoa Lasa, Ander Aierza eta Leire Agirre B taldean, eta Ordizitik Iraitz Sarasola, Gartxot Ramirez, Oier Ibarzabal eta Maddi Etxeberria. Kanporaketa honetako bi taldek lortu zuten finalerako txartela, Lazkaoko A taldeak eta Ordiziakoak. Zarauzko talde bat izango dute aurkari ostiralean. Gazteen mailan, aldiz, zazpi bertsolari igo ziren oholtzara: Mikel Tapia (Ataun), Gemma Urteaga (Beasain), Iñaki Rezusta (Ormaiztegi), Joanes Etxaide (Zegama), Mikel Oria (Zerain), Aitor Irastortza (Zaldibia) eta Jokin Bergara (Eibar). Maila handia erakutsi zute guztiek. Kanporaketa honetako Gemma Urteaga, Jokin Bergara eta Joanes Etxaide izango dira finalean. Aurreko hiru kanporaketetatik sailkatutako beste bertsolariekin neurtu beharko dituzte indarrak: Eñaut Martikorena, (Hernani), Mikel Iturriotz (Urretxu), Haritz Mujika (Asteasu), Amaia Urbieta (Zarautz) eta Ane Zuazubiskar (Arrasate). Finala, Andoaingo Bastero kultur gunean jokatuko da datorren ostiralean, 16:00etan hasiko den bertso jaialdian.
Pasa den ostiralean jokatu zen bosgarren eta azken kanporaketa Legazpin. Bertan erabaki zen zein bertsolarik kantatuko duten Andoaingo finalean, gaztetxoen zein gazteen mailan.
Hiru taldek neurtu zituzten indarrak gaztetxoen mailan: Lazkaoko bi, Paul Iruretagoiena, Aizpea Garmendia, Andoni Mikelarena eta Oihane Lazkanoiturburu A taldean, eta Irati Saez, Ainhoa Lasa, Ander Aierza eta Leire Agirre B taldean, eta Ordizitik Iraitz Sarasola, Gartxot Ramirez, Oier Ibarzabal eta Maddi Etxeberria.
Kanporaketa honetako bi taldek lortu zuten finalerako txartela, Lazkaoko A taldeak eta Ordiziakoak. Zarauzko talde bat izango dute aurkari ostiralean.
Gazteen mailan, aldiz, zazpi bertsolari igo ziren oholtzara: Mikel Tapia (Ataun), Gemma Urteaga (Beasain), Iñaki Rezusta (Ormaiztegi), Joanes Etxaide (Zegama), Mikel Oria (Zerain), Aitor Irastortza (Zaldibia) eta Jokin Bergara (Eibar).
Maila handia erakutsi zute guztiek. Kanporaketa honetako Gemma Urteaga, Jokin Bergara eta Joanes Etxaide izango dira finalean. Aurreko hiru kanporaketetatik sailkatutako beste bertsolariekin neurtu beharko dituzte indarrak: Eñaut Martikorena, (Hernani), Mikel Iturriotz (Urretxu), Haritz Mujika (Asteasu), Amaia Urbieta (Zarautz) eta Ane Zuazubiskar (Arrasate).
Finala, Andoaingo Bastero kultur gunean jokatuko da datorren ostiralean, 16:00etan hasiko den bertso jaialdian.