‘Molestias Clownicas’ antzezlana gaur Barrenan
Virginiaz Imaz clownak Molestias Clownicas antzezlana egingo du gaur Barrenako areto nagusian, 19:00etan. Ordizian kirolean III. asteari hasiera emango dio ekimen honek, eta Emakumeen Osasunaren Aldeko Nazioarteko Egunarekin bat egiten du. Umorea eta a...
Virginiaz Imaz clownak Molestias Clownicas antzezlana egingo du gaur Barrenako areto nagusian, 19:00etan. Ordizian kirolean III. asteari hasiera emango dio ekimen honek, eta Emakumeen Osasunaren Aldeko Nazioarteko Egunarekin bat egiten du. Umorea eta aldarrikapena uztartzen ditu antzezlanak, eta emakumeen gorputzaren gaineko eta sexualitate eta ugalketa eskubideen urraketa etengabea ematen dela gogoraraziko du.
Gai horren inguruko parodia-hausnarketa egiten du Pauxa izeneko pailazoak. Osasun zentroan bere txandaren zain dago pailazo bat Pauxa, eta zain dauden gainontzeko pertsonekin alderatzen du bere burua, okerren zein ote dagoen jakin nahian. Publikoa bere ondoez klownikoen lekuko eta konplize egiten du saioan. Estresaz, argaltzeko dietei buruz, etxekoandrearen neurosiaz, automedikazioaz eta beste hainbat gaiei buruz ariko da Pauxa.
Erosketa maratoia martxan
Hala ere, hau ez da eguneko ekintza bakarra izango. Astelehenean hasi eta Ordizian Kirolean asteak irauten duen bitartean, Erosketak Ordizian maratoia ekimena egingo da. Gaurtik ostiralera bitarte Ordizian elkartearen saltokietan erosketak egin eta bere datuak uzten dituzten herritar eta bisitariek kirol produktu eta zerbitzuen zozketan parte hartzeko aukera izango dute. Zozketa ekainaren 2an egingo da gimnasia erakustaldiaren ondoren, eta zozketaren emaitzak www.ordizian.com webgunean jarriko dituzte ekainaren 4tik aurrera.