Ludoteka Ibiltaria ekimena martxa jarriko dute, berriz ere, larunbat honetan. Igartzako oinezkoen pasealekuan izango da, 16:30tik 19:00etara bitartean. Inguru hartan, txoko ezberdinak jarriko dituzte, umeentzako aktibitateekin; besteak beste, eskulanak...
Martinez jatetxeak irabazi du atzo iluntzean Ordiziako Plaza Nagusian jokatu zen Pintxo Osasungarrien I. Lehiaketa. Bakailua xerrak oinarri zituen pintxo bat aurkeztu zuen, eta horixe izan zen epaimahaiaren gustukoena. Hauexek osatu zuten epaimahaia: Jesus Mari Ormaetxea (Gaztaren kofradia); Izaro Rubio (sukaldari eta kirolaria); Esti Ruano (Ordizian elkarteko lehendakaria); Danel Etxeberria (Goierriko Baratza denda); eta Idoia Noain (D’elikatuzeko nutrizionista). Txapelketa hori Ordizian Kirolean III. Astearen barrukoa zen. Ordiziako sei tabernak parte hartu zuten lehiaketan: Leizeak (bigarren sailkatu zen, langostino kraskatuekin), Piasek, Aldasorok, Martinezek, Koiotek eta Altamira jatetxeak. Aurkeztutako pintxo guztiak “osasungarriak” zirela nabarmendu dute antolatzaileek, eta Ordizian dagoen pintxo aukera zabalaren erakusgarri direla.
Ekainaren 22tik 25era La pesca del salmon en Yemen filma emango dute Ordiziako Herri Antzokian. -Ekainak 22, 22:15ean. -Ekainak 23, 22:15ean. -Ekainak 24, 19:30ean eta 22:15ean. -Ekainak 25, 19:30ean
Beasaingo Loinatz musika eskolako pop talde eta bikoteek kontzertua egingo dute gaur gauean. Emanaldia 21:30ean izango da, Osinbeltz tabernan. Bertan, hiru talde edo bikote ariko dira: Ana Mendia eta Mara Goikoetxea; Maddi Otamendi, Maite Muñoz eta Am...
Ekainaren 8tik 11ra Un lugar donde quedarse filma emango dute Ordiziako Herri Antzokian. -Ekainak 8, 22:15ean. -Ekainak 9, 22:15ean. -Ekainak 10, 19:30ean eta 22:15ean. -Ekainak 11, 19:30ean
Ordiziako Gaztetxearen 26. urteurreneko ekitaldiak hauek dira: -Ekainak 1. Mus txapelketa gaztetxean, 22:00etan. -Ekainak 2. Auzolana, 10:00etan. -Ekainak 7. Genero ikuspegiari buruzko tailerra Pili Alvarezekin, 17:00etan. -Ekainak 14. Fake orgasm dokumentala eta talde tertulia. -Ekainak 15. Torturaren inguruko antzezlana: Herio eta dontzella, 22:00etan. -Ekainak 21. Lehen sorospen laguntzei buruzko ikastaroa, 17:00etan. -Ekainak 22. Zaborraren kudeaketari buruzko bideoa eta kafe tertulia, 19:00etan. -Ekainak 23. Oria ibaia garbitzera joateko deialdia, 10:00etan.
«Azpiegiturak eta inbertsioak bai, baina dauzkagun baliabideen arabera». Esaldi horrek laburbiltzen ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak eskuartean dituen egitasmoen aurkezpenean esanda- koak. Eskualdez ekualde egiten ari diren aurkezpen errondaren barruan, Larraitz Ugarte diputatua eta Arantxa Ruiz Larrinaga parte hartze arloko arduraduna Beasainen izan dira aste honetan. Kudeaketarako «garai txarrak» direla garbi badute ere, «gauzak egiteko beste modu bat» martxan jarri nahi dute, eskualdeetara gerturatuz, herritarren parte hartzea bultzatuz eta tokian tokiko beharrak ezagutuz. Duela sei hilabete egin zuten aurreneko bileraren ondotik, aldundiaren egitasmoak aurkeztea eta 2013ko foru aurrekontuari begira martxan jarri nahi duten parte hartze prozesua aurkeztea izan ziren ekitaldiaren helburu nagusiak. Ruiz Larrinagaren hitzetan, «bi helburu ditu prozesu horrek; batetik, legealdiko ardatz eta lehentasunak eskualdez eskualde sozializatzea eta herritarrekin osatzea; eta bestetik, denon artean Gipuzkoa berria osatzen joateko, eskualde mailako ekintzak identifikatzea eta 2013ko aurrekontuetan eragitea». Hala, bost fasetako prozesua izango dela azaldu zuen. Aurreneko pausoa, eskualdeka bilerak egitea izango da, lan taldeak osatu eta beharrak identifikatzeko. Goierriri dagokion bilera, ekainaren 12an izango da, Beasaingo Igartza jauregian. Han jasotakoak aztertu ondoren, irailean beste erronda bat egingo dute, aukeratutako ekintzak zehazten joateko. Azkenik, proposamen horiek 2013ko aurrekontuetan jaso eta horien aurkezpena egingo dute, berriz ere herrietara gerturatuz. Krisia eta gatazka politikoa Larraitz Ugarte diputatuak, aldundiak bi helburu nagusi dituela [...]
Jon Izagirre txirrindulari ormaiztegiarrak Italiako Giroko etapa bat irabazi zuen pasa den astean. Bere jaioterrian bizilagunek harrera egin zioten atzo arratsaldean. Gotzon Aranburu kazetariak bideoz jaso zuen unea.
Tomas Urzainkik Nafarroaren konkistaren jarraipena hitzaldia egingo du ekainaren 7an, 19:00etan, udaletxeko pleno aretoan.
65 urtetik gorakoei eta mugikortasun arazoak dituztenei zuzenduta dago, dieta orekatua eta kalitatezkoa izateko.
Ekainaren 29tik uztailaren 2ra Profesor Lazhar filma emango dute Ordiziako Herri Antzokian. -Ekainak 29, 22:15ean. -Ekainak 30, 22:15ean. -Uztailak 1, 19:30ean eta 22:15ean. -Uztailak 2, 19:30ean
Ekainaren 15etik 18ra Xora filma emango dute Ordiziako Herri Antzokian. -Ekainak 15, 22:15ean. -Ekainak 16, 22:15ean. -Ekainak 17, 19:30ean eta 22:15ean. -Ekainak 18, 19:30ean
La maldicion de Rookford filma emango dute Ordiziako Herri Antzokian ekainaren 1etik 4ra. Ordutegiak hauexek dira: -Ekainak 1, 22:15ean. -Ekainak 2, 22:15ean. -Ekainak 3, 19:30ean eta 22:15ean. -Ekainak 4, 19:30ean
Ordizia Rugby Elkartearen XIII. Garagardo azoka ekainaren 28tik uztailaren 1era izango da.
Legazpiko azkeneko osoko bilkuran hainbat gai eztabaidatu ditu udalbatzak. Gai zerrendan aurkeztu dira, besteak beste, gazteriari eta hezkuntzari dagozkion oinarri arauak eta diru laguntzak onartzea. Aho batez onartu dituzte bi puntuok alderdi guztiek. Herenegun egin zen bilkuran, ogasun kontuak ere eraman zituzten mahai gainera. 2011ko aurrekontu orokorra eta ondarearen administrazioa onartzeko proposamena egin zuen udal gobernuak. Proposamena Bilduren aldeko botoekin onartu zen, EAJ, PSE-EE eta Hamaikabat abstenitu egin ziren. Oscar Valbuena, PSE-EEko zinegotziak arrazoitu zuen bere alderdiaren abstentzioa. Prentsan «Legazpi Gipuzkoako beste zortzi udalerrirekin batera aurrezki negatiboa duen udalerrietako bat» dela irakurri berri duela esan zuen. Hori konpontzeko, udalak zein akzio plan jarriko duen martxan galdetu zuen. EAJko Jabier Iraetak, bere aldetik, abstenitu egingo zirela esan zuen «koherenteak izateko». Ogasun batzordeari egin zion erreferentzia, gero. Esan zuenez, bertan jasotako txosten baten arabera «2012ko aurrekontuak murriztuko zaizkigu». Horregatik, herri barruko autobusa bezalako proiektuak «egoera honetan» martxan jartzea «kontraesana» dela iritzi zion bozeramale jeltzaleak. Sagrario Etxabek hartu zuen hitza Bilduren izenean, Kepa Urtzelai alkatearen ordez. PSE-EEri gaia aztertuko zutela eta erantzun bat emango zutela jakinarazi zion. EAJri, aldiz, krisi garaian ere proiektuak martxan jartzea «garrantzitsua» dela gogorarazi zion. Ekimen erlijiosoak Galdera eta erantzunen atalean sortu zen eztabaida. EAJko Aitor Madinak, festetako protokoloari [...]
Ordiziako Udaltzaingoak 19 urteko gazte bat atxilotu zuen atzo eguerdian, elkarteko bateko bi ate indarrez behartu eta bertako dirua lapurtzea egotzita. Atxilotu eta berehala, gaztea Ertzaintzaren esku utzi zuten udaltzainek. Herrizaingo saila gazte ho...
Berdintasun gaietan aditu Idoia Lekuek generoari, kirolari eta osasunari buruz D’elikatuzen herenegun arratsaldean eman zuen hitzaldiaren aurretik hartu dute kazetaria Mari Jose Jauregik eta Reme Mansok. «Guretzat apropos antolatutako hitzaldi bat da, eta parte hartu beharra daukagu», esan dute biek ala biek. Majori kiroldegiaren eta Ordiziako Udaleko Berdintasun sailaren ekimenez sortu berri den Emakumeen Korrika Taldeko partaideetako bi dira. Emakumeen jarduera fisikoa sustatu asmoz egin zuten taldea sortzeko deia, eta harrera bikaina izan du, hogeita hamar emakumetik gora ari baitira bertan parte hartzen. Manso Ordiziakoa da eta 48 urte ditu. Umetan abiadura lasterketetan parte hartu izan zuen, baina ez sekula iraupenekoetan, eta taldean parte hartzea «muga bat gainditzea» bezala izan da harentzat. «Altamirako pistan buelta bat ematea gogorra egiten zitzaidan lehen, eta orain hamar ematen dizkiodala ikustea handia da niretzat». Mansok garbi zuen taldean parte hartu behar zuela, eta «gehiago emakumeentzat bakarrik zela ikusita». Bestelako kasua da Jauregirena. Donostiakoa jaiotzez, Itsasondon bizi da, eta astero Majoriko saunara joateko ohitura du. 44 urte ditu. «Nik asmo handirik ez nuen taldean parte hartzeko, baina saunako lagunek animatu ninduten. Aurreneko egunetan ito antzera sentitzen nintzen, baina hortik aurrera oso gustura nabil». Harentzat ez da aparteko erronka izan korrika egiten hastea, aurrez ere korrika [...]