Ludoteka Ibiltaria ekimena Igartza auzora iritsiko da larunbat arratsaldean

Ludoteka Ibiltaria ekimena martxa jarriko dute, berriz ere, larunbat honetan. Igartzako oinezkoen pasealekuan izango da, 16:30tik 19:00etara bitartean. Inguru hartan, txoko ezberdinak jarriko dituzte, umeentzako aktibitateekin; besteak beste, eskulanak...

Ludoteka Ibiltaria ekimena martxa jarriko dute, berriz ere, larunbat honetan. Igartzako oinezkoen pasealekuan izango da, 16:30tik 19:00etara bitartean. Inguru hartan, txoko ezberdinak jarriko dituzte, umeentzako aktibitateekin; besteak beste, eskulanak, marrazkiak, komikiak, mahai eta talde jolasak izango dira, adin ezberdinetako umeentzat.

Berritsu eta Txelotxe ludoketak kudeatzen dituen Aisi Hezi elkarteak antolatu du ekimena, eta aurtengo helburuetako bat, “ludoteken zerbitzua Igartza auzora iristea” dela azaldu dute. Hala, ludotekan erabiltzen duten materiala eramango dute, eta egiten dituzten ekintzen berri ere emango dute, informazio panel batzuen bidez.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa