Azpiegiturak eta inbertsioak bai, baina tentu handiz
«Azpiegiturak eta inbertsioak bai, baina dauzkagun baliabideen arabera». Esaldi horrek laburbiltzen ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak eskuartean dituen egitasmoen aurkezpenean esanda- koak. Eskualdez ekualde egiten ari diren aurkezpen errondaren barruan, Larraitz Ugarte diputatua eta Arantxa Ruiz Larrinaga parte hartze arloko arduraduna Beasainen izan dira aste honetan. Kudeaketarako «garai txarrak» direla garbi badute ere, «gauzak egiteko beste modu bat» martxan jarri nahi dute, eskualdeetara gerturatuz, herritarren parte hartzea bultzatuz eta tokian tokiko beharrak ezagutuz. Duela sei hilabete egin zuten aurreneko bileraren ondotik, aldundiaren egitasmoak aurkeztea eta 2013ko foru aurrekontuari begira martxan jarri nahi duten parte hartze prozesua aurkeztea izan ziren ekitaldiaren helburu nagusiak. Ruiz Larrinagaren hitzetan, «bi helburu ditu prozesu horrek; batetik, legealdiko ardatz eta lehentasunak eskualdez eskualde sozializatzea eta herritarrekin osatzea; eta bestetik, denon artean Gipuzkoa berria osatzen joateko, eskualde mailako ekintzak identifikatzea eta 2013ko aurrekontuetan eragitea». Hala, bost fasetako prozesua izango dela azaldu zuen. Aurreneko pausoa, eskualdeka bilerak egitea izango da, lan taldeak osatu eta beharrak identifikatzeko. Goierriri dagokion bilera, ekainaren 12an izango da, Beasaingo Igartza jauregian. Han jasotakoak aztertu ondoren, irailean beste erronda bat egingo dute, aukeratutako ekintzak zehazten joateko. Azkenik, proposamen horiek 2013ko aurrekontuetan jaso eta horien aurkezpena egingo dute, berriz ere herrietara gerturatuz. Krisia eta gatazka politikoa Larraitz Ugarte diputatuak, aldundiak bi helburu nagusi dituela [...]
«Azpiegiturak eta inbertsioak bai, baina dauzkagun baliabideen arabera». Esaldi horrek laburbiltzen ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak eskuartean dituen egitasmoen aurkezpenean esanda- koak. Eskualdez ekualde egiten ari diren aurkezpen errondaren barruan, Larraitz Ugarte diputatua eta Arantxa Ruiz Larrinaga parte hartze arloko arduraduna Beasainen izan dira aste honetan. Kudeaketarako «garai txarrak» direla garbi badute ere, «gauzak egiteko beste modu bat» martxan jarri nahi dute, eskualdeetara gerturatuz, herritarren parte hartzea bultzatuz eta tokian tokiko beharrak ezagutuz.
Duela sei hilabete egin zuten aurreneko bileraren ondotik, aldundiaren egitasmoak aurkeztea eta 2013ko foru aurrekontuari begira martxan jarri nahi duten parte hartze prozesua aurkeztea izan ziren ekitaldiaren helburu nagusiak. Ruiz Larrinagaren hitzetan, «bi helburu ditu prozesu horrek; batetik, legealdiko ardatz eta lehentasunak eskualdez eskualde sozializatzea eta herritarrekin osatzea; eta bestetik, denon artean Gipuzkoa berria osatzen joateko, eskualde mailako ekintzak identifikatzea eta 2013ko aurrekontuetan eragitea». Hala, bost fasetako prozesua izango dela azaldu zuen. Aurreneko pausoa, eskualdeka bilerak egitea izango da, lan taldeak osatu eta beharrak identifikatzeko. Goierriri dagokion bilera, ekainaren 12an izango da, Beasaingo Igartza jauregian. Han jasotakoak aztertu ondoren, irailean beste erronda bat egingo dute, aukeratutako ekintzak zehazten joateko. Azkenik, proposamen horiek 2013ko aurrekontuetan jaso eta horien aurkezpena egingo dute, berriz ere herrietara gerturatuz.
Krisia eta gatazka politikoa
Larraitz Ugarte diputatuak, aldundiak bi helburu nagusi dituela azaldu zuen. Aurrenekoa, «krisi ekonomikoari buelta ematea» izango da. Zentzu horretan, «orain arteko eredua inbertsio handiak eta makro-azpiegiturak egitea» izan dela azaldu zuen; horren aurrean, «guk beste eredu baten alde egiten dugu. Tokian tokiko garapenaren alde egin behar dugu, eskualdeetara iritsi, bertako ehun produktiboa aztertuz eta tokian tokiko beharrak identifikatuz, gero behar horiei erantzuteko». Diru handirik ez badago ere, «ez dugu ukatzen azpiegiturak eta inbertsioak egin behar direnik, baina ditugun baliabideen arabera». Era berean, «sektore publiko indartsu bat» behar dela uste du Ugartek, «garapen ekonomikoari benetako bultzada emateko eta eta Gipuzkoa krisialditik ateratzeko».
Bigarren helburua, «herri honek bizi duen gatazka politikoa gainditzea» izango da. Foru Aldundia, «agente nagusia izan gabe ere, uste dugu bere ekarpena egitea ezinbestekoa dela aldaketa politiko eta sozial hori bultzatzeko, eta gure konpromisoa agertu behar dugula uste dugu».
Politika sozialen garrantzia
Ugarteren arabera, aldundira iritsi zirenean hartu zuten lehen erabakia, «gehiago ez zorpetzea» izan zen. «Geneukanarekin bizitzen ikasi dugu, familia askok egiten duten bezala». Hala ere, ongizatea oinarrizko arloa dela deritzo, eta horregatik, «aurrekontuaren %47, ia erdia, arlo horretara» bideratu dute. Denentzako «oinarrizko baldintza minimo batzuk» bermatu nahi dituzte, eta horretarako, eztabaida zabaldu nahi dute, «oinarrizko errenta bat ezartzeko aukeraren inguruan».
Aldundiaren egoera ekonomikoa ikusita, «aspirazioa diru bilketa igotzea» izan behar dela azaldu zuen. Zentzu horretan, «gehien duenak gehiago» ordaindu behar dela uste du, eta horretarako, «solidaritatean eta progresibitatean oinarritutako zerga sistema bat» bultzatu nahi dute.
Bide azpiegiturei dagokionean, «beharrezkoak diren azpiegiturak» egingo dituztela azaldu zuen Ugartek, baina beti ere, «ditugun baliabideen arabera». Proiektu nagusia Deskargakoa izango da, eta errepideen finantziazioaren inguruko debatea ere zabaldu nahi dute.
Datorren astean hondakinen inguruko plangintza aurkeztuko dutela, eta horrekin, «zaborraren ziklo osoa itxi» egingo dutela aurreratu zuen Ugartek. Horretarako behar diren azpiegiturak egingo ditugu, baina kostua erraustegiak izango lukeenaren erdia izango da.