Jaietako protokoloari buruz hausnartu beharra dagoela onartu dute alderdiek
Legazpiko azkeneko osoko bilkuran hainbat gai eztabaidatu ditu udalbatzak. Gai zerrendan aurkeztu dira, besteak beste, gazteriari eta hezkuntzari dagozkion oinarri arauak eta diru laguntzak onartzea. Aho batez onartu dituzte bi puntuok alderdi guztiek. Herenegun egin zen bilkuran, ogasun kontuak ere eraman zituzten mahai gainera. 2011ko aurrekontu orokorra eta ondarearen administrazioa onartzeko proposamena egin zuen udal gobernuak. Proposamena Bilduren aldeko botoekin onartu zen, EAJ, PSE-EE eta Hamaikabat abstenitu egin ziren. Oscar Valbuena, PSE-EEko zinegotziak arrazoitu zuen bere alderdiaren abstentzioa. Prentsan «Legazpi Gipuzkoako beste zortzi udalerrirekin batera aurrezki negatiboa duen udalerrietako bat» dela irakurri berri duela esan zuen. Hori konpontzeko, udalak zein akzio plan jarriko duen martxan galdetu zuen. EAJko Jabier Iraetak, bere aldetik, abstenitu egingo zirela esan zuen «koherenteak izateko». Ogasun batzordeari egin zion erreferentzia, gero. Esan zuenez, bertan jasotako txosten baten arabera «2012ko aurrekontuak murriztuko zaizkigu». Horregatik, herri barruko autobusa bezalako proiektuak «egoera honetan» martxan jartzea «kontraesana» dela iritzi zion bozeramale jeltzaleak. Sagrario Etxabek hartu zuen hitza Bilduren izenean, Kepa Urtzelai alkatearen ordez. PSE-EEri gaia aztertuko zutela eta erantzun bat emango zutela jakinarazi zion. EAJri, aldiz, krisi garaian ere proiektuak martxan jartzea «garrantzitsua» dela gogorarazi zion. Ekimen erlijiosoak Galdera eta erantzunen atalean sortu zen eztabaida. EAJko Aitor Madinak, festetako protokoloari [...]
Herenegun egin zen bilkuran, ogasun kontuak ere eraman zituzten mahai gainera. 2011ko aurrekontu orokorra eta ondarearen administrazioa onartzeko proposamena egin zuen udal gobernuak. Proposamena Bilduren aldeko botoekin onartu zen, EAJ, PSE-EE eta Hamaikabat abstenitu egin ziren.
Oscar Valbuena, PSE-EEko zinegotziak arrazoitu zuen bere alderdiaren abstentzioa. Prentsan «Legazpi Gipuzkoako beste zortzi udalerrirekin batera aurrezki negatiboa duen udalerrietako bat» dela irakurri berri duela esan zuen. Hori konpontzeko, udalak zein akzio plan jarriko duen martxan galdetu zuen.
EAJko Jabier Iraetak, bere aldetik, abstenitu egingo zirela esan zuen «koherenteak izateko». Ogasun batzordeari egin zion erreferentzia, gero. Esan zuenez, bertan jasotako txosten baten arabera «2012ko aurrekontuak murriztuko zaizkigu». Horregatik, herri barruko autobusa bezalako proiektuak «egoera honetan» martxan jartzea «kontraesana» dela iritzi zion bozeramale jeltzaleak.
Sagrario Etxabek hartu zuen hitza Bilduren izenean, Kepa Urtzelai alkatearen ordez. PSE-EEri gaia aztertuko zutela eta erantzun bat emango zutela jakinarazi zion. EAJri, aldiz, krisi garaian ere proiektuak martxan jartzea «garrantzitsua» dela gogorarazi zion.
Ekimen erlijiosoak
Galdera eta erantzunen atalean sortu zen eztabaida. EAJko Aitor Madinak, festetako protokoloari buruz hausnarketa bat egin beharko litzatekeela esan zuen. Maiatzaren 3an egiten den mezarako alkatearen gonbidapena jaso zutela adierazi zuen, baina hark mezan parte hartu ez izana deitoratu zuen. Alderdi bereko Ane Urkiolak Mirandaola Eguneko protokoloari erreparatu zion. Udal korporazioak ekimen erlijiosoetan parte hartu ez izanak irudi «penagarria» eman zuela esan zuen.
Bilduren izenean hitz egin zuen Rakel Puentek. Protokoloen inguruko hausnarketa egiteari beharrezko iritzi zion. «Gizarte laiko» baten ordezkari direnez, udal korporazioak ekitaldi erlijiosoetan jokatu beharreko papera nolakoa izan behar den «aztertzen ari direla» gaineratu zuen.
Bi mozio ere aurkeztu ziren. PSE-EErena onartu zen: Europan egingo den Zahartzaro Aktiboaren Urteari buruzkoa.