Espetxean egindako artelanak, Barrenan
Goierri beheko 22 euskal presoek egindako hainbat artelanekin erakusketa jarri dute Ordiziako Barrena kultur etxean. Askotariko lanak ikus daitezke, horietako gehienak margolanak. Presoek kartzelan egiten duten lana ezagutzera ematea da erakusketaren helburua, eta senideek nabarmendu dutenez, “egoera makurretan bizi diren arren, presoek duten sormenerako gaitasuna” azalaratzea. Ostiralera bitarte egongo da ikusgai erakusketa. Barrena irekita dagoen bitartean bisitatuko ahalko da, baina pieza guztiak ikusi ahal izateko 18:00etatik 20:00etara joatea komeni da, bi ordu horietan egongo baitira senideak lanei buruzko azalpenak ematen.
Goierri beheko 22 euskal presoek egindako hainbat artelanekin erakusketa jarri dute Ordiziako Barrena kultur etxean. Askotariko lanak ikus daitezke, horietako gehienak margolanak. Presoek kartzelan egiten duten lana ezagutzera ematea da erakusketaren helburua, eta senideek nabarmendu dutenez, “egoera makurretan bizi diren arren, presoek duten sormenerako gaitasuna” azalaratzea.
Ostiralera bitarte egongo da ikusgai erakusketa. Barrena irekita dagoen bitartean bisitatuko ahalko da, baina pieza guztiak ikusi ahal izateko 18:00etatik 20:00etara joatea komeni da, bi ordu horietan egongo baitira senideak lanei buruzko azalpenak ematen.