Zumarragako Udaleko azkeneko osoko bilkuran bake epaile karguan berretsi zuten aho batez; 1972. urtean hasi zen bake epaile lanetan
BKL Beasaingo Kirolaren Lagunak elkarteak antolatuta, 4×4 saskibaloi txapelketa egin dute asteburuan Beasainen. Bederatzi taldek parte hartu dute, eta antolatzaileen esanetan, «oso maila ona» erakutsi zuten. Goizean zehar «bero handia» egi...
Gaur arratsaldean, 19:00etan, egingo da Ordiziako udaletxeko batzar aretoan Oianguko partaidetza prozesuaren laugarren eta azken bilera. Behin bilera erronda hori bukatu eta gero, bileretan parte hartu dutenekin herritarren ordezkari lantaldea osatuko da eta lantalde horrek eztabaidatuko du udal teknikariekin adostutako proposamenen bideragarritasun ekonomikoa, ekologiko…. Fase honetan idatziko da Oiangurako nahi den proiektua. Azkenean, erabakia hartuta, herritarrei Oianguren etorkizunerako proiektua zein izango den esateko garaia iritsiko da. Laugarren fase honetan aurkezpen bat egingo zaio herriari erabakiaren berri emateko eta pauso guztiak azaltzeko. Prozesurako sortutako webgunean lor daiteke informazio gehiago.
Oso noizean behin izaten da Goierrin Euskal Herrian eta atzerrian sona duten musika taldeak entzuteko aukera. Eta ezohikoagoa da emanaldia aste egun buruzuri batean izatea. Zaldibian halaxe antolatu dute: etzi, osteguna, 21:00etatik aurrera Antzokian, Berri Txarrak talde nafarrak joko du, zuzenean. Zaldibiako Gazte Asanbladak antolatu du kontzertua, gaztetxea sortu zutela sei urte bete direla-eta. «Ez da ohikoa ostegun batean kontzertuak antolatzea, baina taldearen eskaria jaso dugu eta baiezkoa ematea pentsatu genuen», aitortu dute gazte asanbladakoek. Berri Txarrak-ek Haria (2012) azken diskoa aurkeztuko du. Sarrerarik ez dago Zaldibiako saltokietan, agortu direlako. Webguneetan ere jarri zituzten salgai. Ostegun gaueko kontzertua The Rebel Assholes eta Burning Heads taldeek osatuko dute, Berri Txarrakekin batera. Ostiralean, bestetik, Lost Chords —zaldibiar batek jotzen du— eta Ze Esatek taldeak ariko dira antzokian, 22:30ean. Sarrerak 5 euroan daude. Aurretik, 17:30ean, harreman tailerra egingo dute gazte asanbladakoek. EGITARAUA Osteguna, ekainak 7 21:00. Kontzertua: The Rebel Assholes, Burning Heads eta Berri Txarrak. Antzokian. Sarrera: 8 euro (herriko saltokietan agortuta). Ostirala, ekainak 8 17:30. Harreman tailerra. Gaztetxean. 22:30. Kontzertua: Lost Chords, eta Ze Esatek?. Antzokian. Sarrera: 5 euro.
Ordiziako gainerako eragile politiko eta sindikalekin hondakinei buruzko eztabaida publiko batean parte hartzeko prest dago Ordiziako Bildu. Sasiker ikerketa taldeak gaur goizean egin dio proposamen hori Ordiziako Bilduri. “Gu han izango gara. Prest gaude birziklapenean emaitzarik onenak eman ditzakeen sistemari, eta osasun aldetik zein ikuspegi sozialetik egokiena den sistemari buruz hitz egin eta elkarlanean aritzeko”. Igor Eguren alkatearen esanetan, Sasikerrek hondakinen kudeaketari buruz Ordizian egin duen lana aurkeztu nahi du, eta aurkezpen hori baliatu eragileen iritziak entzuteko. “Baietz esan diogu Sasikerrek jendaurrean ideiak eta proposamenak eztabaidatzeko egindako proposamenari, aberasgarri izango delakoan”. Gaur arratsaldean egin ditu adierazpenok Egurenek, gobernu taldeko beste bost kiderekin egindako prentsaurrekoan. Usurbilgo Ituna onartu Hilabete da Ordizian hondakinen kudeaketari buruzko informazio eta sentsibilizazio kanpaina hasi zutela, eta dagoeneko 200 herritarrek parte hartu dute egindako hiru bileretan, Egurenek esan duenez. “Gai honek kezka sortzen dien herritarrek ere ari dira bilkurak antolatzen, eta horrek poztu egiten gaitu, zaborrarekin dugun arazoa mahai gainean jarri dugulako, eta herritarrok arduraz jokatu behar dugula onartzen ari garelako”. Oraindik beste bilera-hitzaldi batzuk egiteke dituzte, eta baita bi irteera ere: hilaren 16an Sasietara joango dira eta hilaren 23an Usurbilera. Horrekin lotuta, Egurenek jakinarazi du atzoko Gobernu Batzordean Usurbilgo Ituna onartu zutela. Euskal Herriko gehiengo sindikalak, [...]
Goierri beheko 22 euskal presoek egindako hainbat artelanekin erakusketa jarri dute Ordiziako Barrena kultur etxean. Askotariko lanak ikus daitezke, horietako gehienak margolanak. Presoek kartzelan egiten duten lana ezagutzera ematea da erakusketaren helburua, eta senideek nabarmendu dutenez, “egoera makurretan bizi diren arren, presoek duten sormenerako gaitasuna” azalaratzea. Ostiralera bitarte egongo da ikusgai erakusketa. Barrena irekita dagoen bitartean bisitatuko ahalko da, baina pieza guztiak ikusi ahal izateko 18:00etatik 20:00etara joatea komeni da, bi ordu horietan egongo baitira senideak lanei buruzko azalpenak ematen.
CAF enpresak iazko emaitzak hobetzea lortu du aurten, eta 1.725 milioi euroko negozio bolumena lortu du, pasa den urtekoa baino %10 handiagoa. Pasa den larunbatean egin zuten akziodunen batzarrean jakinarazi zuten datua. Hala ere, egungo egoera ekonomikoa «azken hamarkadetako zailena» dela azaldu zuten, eta horrek, nazioarteko merkatuan ere eragin handia izan duela. Iazko eta aurtengo lehen hiruhileko emaitzek, CAF enpresaren «osasun ona eta sendotasuna» agerian uzten dutela uste dute konpainiaren arduradunek. Irabazien eta galeren taulari begiratuta ere, emaitzek hobera egin dute aurten; 146,2 milioi euroko irabazi garbiak dituzte, 2010ean baino %13 gehiago. Urteko lehen hiruhilekoan ere, 463 milioiko salmentak egin dituzte; iazko garai berean izandakoak baino %16 gehiago; negozio zifra, berriz, 463,7 milioikoa izan da. Batzarrean, 36 milioi euroko mozkinak akziodunen artean banatzea erabaki zuten. Hala, akzio bakoitzeko 10,5 euroko dibidendua banatuko du CAFek; zergen kenkariak kenduta, ordea, kopuru hori 8,29 euroan geldituko da. Beste 55,7 milioi euro, erreserba moduan gordeko dituzte. Nazioartea jomuga Ekonomia krisiaren eragina mundu mailan zabaldu bada ere, CAFen apustu nagusia nazioartean bere produktuak zabaltzen jarraitzea izango da, Jose Mari Baztarrika presidenteak esandakoaren arabera. Hala, aurten duten eskarien zorroa 5.000 milioi eurokoa dela azaldu zuten, eta hori, CAFek sekula izan duen kopururik handiena da. Pasa den urtean [...]
Ataun ›SOS Afrika erakundeak urteroko legez hasi duen arropa eta oinetako bilketarekin bat egin du Ataungo Joxemiel Barandiaran herri eskolak. Ekainaren 15erako eraman behar dituzte elkartasun kanpainan parte hartu nahi dutenek.
Asteburu honetan, Men in black 3 filma eskainiko dute, Usurbe antzokian. Hau da ordutegia: Hilak 8, ostirala: 22:15 Hilak 9, larunbata: 19:30 eta 22:15 Hilak 10, igandea: 17:00, 19:30 eta 22:15 Hilak 11, astelehena: 19:30 eta 22:15
Beasaingo Udalak legealdiko plana osatzeko parte hartze prozesua martxan jarri zuen maiatzean. Aurreneko bilera errondan, herritarrekin, eragileekin eta udal langileekin bildu ziren, eta udalak, bilera horiek «oso positiboak» izan direla azaldu du,...